2010/11/12

3. Galdera: Nola hobetu dezake autoestimua irakasle batek?




Autoestimua:

Autoestimua hobetu nahi badugu, egin behar den lehenengo gauza, zer den jakitea da. Autoestimua, guregan ditugun eta gure buruari ezartzen dizkiogun, sinismen, ezaugarri, gaitasun eta sentitzeko edo pentsatzeko moduak dira. Hauek, norberaren irudia edo auto-irudia osatzen dute. Hau da, autoestimua, gure buruari egiten diogu balorazioa da, bizitzaren zehar edukitako sentsazio eta esperientzietan oinarritzen dena.

Bisitzan zehar, jakintsu edo ez-jakintsu sentitzen gara, zerbait egiteko gai edo ez-gai ikusten dugu, gure burua gustuko dugu edo ez, balorazio hauek oso garrantzitsuak dira. Auto balorazio hauek, zati handi batean, gure botere pertsonalen eta bizitzan egindako lorpenen menpe daudelako dira hain garrantzizkoak. Horrela, beraien buruekin ondo sentitzen diren pertsonek, autoestimu ona dutenez, bizitzak ezartzen dizkien erronka eta erantzukizunei aurre  egiteko eta ebazteko gai dira. Autoestimu txarra dutenek aldiz, mugak jartzen dizkiete beraien buruari eta porrot egiten dute.

Nola eratzen da autoestimua?

Poliki-poliki bizitzaren zehar: bakoitzak bere buruarengan duen kontzeptua, bizitzaren zehar joaten da garatzen, etapa bakoitzak, sentimendu eta esperientzia onak edo txarrak ekar ditzake.

Haurtzaroan, neska edo mutilak garela ohartzen gara, baita, eskuak, hankak, burua eta gorptzeko beste zatiak ditugula ere.  Besteekiko desberdinak garela konturatzen gara, pertsona batzuek gustuko gaituzte eta beste batzuek ez. Esperientzia hauek bizitzen hasten garenean hasten gara  guk zenbat balio dugun baloratzen hasiko gara. 

-     Nerabezaroan: garai zailenetako bat autoestimuaren garapena izaten da nerabezaroan, gazteak pertsonalitate sendo bat barneratu behar du eta pertsona bezala izan ditzakeen aukerak ondo ezagutu. Garai hau da gazteak orain arte beharrezkoak dituen pertsonen (familia) aldamenetik aldentzen den momentua, eta bere bidea egiten hasten da bakarka, bere errekurtsoetan konfiantza hartuz. Haurtzaroan autoestimua ondo garatu duen pertsonak, ez du arazorik izango krisi hau pasa eta helduarora iristeko.

Hautoestimu baxua duen pertsona batek, bere buruarekin elkarrizketak edukitzerakoan horrelako pentsamenduak eduki ditzake:

-     Gainorokortu: ekintza isolatu batetik abiatuta arau unibertsal bat sortzen da, orokorra, edozein momentu eta situazioetarako: gauza batean hits egin badu, beti huts egingo du (denean huts egingo duela sartzen zaio buruan).

-     Izendapen orokorra: pertsonak bere burua deskribatzeko, gutxi e duen terminoaren bat erabiltzen du (edo ditu, bat baino gehiago badira).

-          Erakarritako mugimenduak: ezer ez edo denari buruzko pentsamenduak dira. Hau da, gauzak mutur batera edo bestera eramaten dira. Nere alde edo nere kontra zaude ez dago erdian dagoen ezer. Bere burua baloratzen duen momentuan, edo egin duena  bikaina da edo ez du ezrtarako balio.

-     Auto-akusazioa: denaren errudun sentizen zara. Denaren errua nik daukat.

-     Pertsonalizazioa: Denak gurekin zerikusia duela pentsatzen dugu eta negatiboki erreakzionatzen dugu beste guztiekin.

-     Pentsamenduaren irakurketa: berteei iretesik pizten ez diezula pentsatzen duzu, ez zaitustela gustoko, zutaz gaizki esaka ari direla uneoro… hori egiten ari direnik ikusi gabe.

-    Kontrolaren gezurkeriak: denarekin eta denekin izugarrizko erantzukizuna duzula sentitzen duzu, edo gustiz kontrakoa, ez duzula inor eta ezerrekin erantzukizunik, biktima babesgabea zarela.

-    Errazonamendu emozionala: pentsatzen du berak horrela dela sentitzen dabu horrela izango dela benetan. Bakarrik sentitzen gara.

AUTOESTIMUA HOBETZEKO ERAK:

Autoestimua aldatua eta hobetua izan daiteke. Gauza ugari egin ditzazkegu gure autoestimua hobetzeko:

1. Negatiboa positibo bihurtu.
2. Ez orokortu.
3. Positiboan zentratu.
4. Lortutako lorpenetaz konturatu eta poztu.
5. Ez inorrekin alderatu.
6. Gugan konfiantza izan.
7. Gure burua onestu.
8. Hobetzen saiatu.

Gainditze pertsonalaren proiektuak sortu:

Gure autoestimuaren atal garrantzitsu bat  lorpen eta frakasuen arteko balantzeak eragiten du. Konkretuki, nahi duguna lortzeak, emozio positiboak  eta autoestimua hobetzea dakar.

Autoestimua hobetzeko modu bat bezela hartzen da gure pertsonalitatearen barnean gogoko ez ditugun gauzak hobetzeko egiten dugun ahalegina. Aldaketa hauek errazagoak izaten lagunduko digun era  batekin lan egingo dugu.

Metodo honek lau pausu garrantzitsu ditu:

1.     Helmuga zehatz eta konkretu bat planteatu.
Helmugaren egaugarriak: Egiazkoa izatea, pertsonala izatea, benetakoa izatea, zatitu ahal izatea eta neurgarria izatea.
Adibideak: arlo batean nota ona lortzea, ezagunagoa izatea, anaiekin ondo eramatea, kirola egitea…
2.     Egin beharrekoak argitu helmugara heltzeko:
Helmuga lortzeko zein pausu eman behar ditugun zehaztu. Dena ez da egun batean lortzen, edozein aspektutan hobetzeko esfortzu txiki asko egin behar dira. Txirrindulariak eredu garbia dira, hiru asteko lasterketa bat irabazteko, egunero egin behar da esfortzua.
3.     Gauzak egingo ditugun ordenean sailkatu:
Eginbehar guztiak aldi berean egiten ahalegintzen bagara, ez dugu ezer lortuko. Helmuga lortzeko eginbeharrak ordenatu behar ditugu eta lan egitasmo bat egin behar da. Egitekoen ordena, egin behar izango ditugun ordenaren araberakoa izan daiteke eta bestela, ordenik behar ez badute, errezenetik zailetara hasi ahal gaitezke.
4.     Martxan jarri eta lorpenak analizatu:
Proiektua martxan jarri. Egindako gauzak ebaluatzen joatea garrantzitsua da, hau norberak egitea zaila izan ohi da askotan. Horretarako familiako kide edo lagunen bati laguntza eskatu ahal zaie.

Hau guztiarekin esan nahi duguna da, bakoitzak bere aldetik jartzen badu eta ez bada lurpean gelditzen, gauza asko egin ditzekeela. Jende askok ikusten du oso zaila egin behar dituen edo nahi eta nahiez egiteko dituen helmugak edo proiektuak betetzea, baina ondo antolatzen bagara eta gure buruagan konfidantza oso badugu, nahi dugun guztia egingo dugu!

1 comentario:

  1. Lan polita. Aplikatzeko prest?

    Aurrera

    Azkenengo atala ez da ondo irakurtzen (koloreak kudeatu mesedez)

    ResponderEliminar