2010/11/12

1.go Galdera: "Zein ezaugarri behar ditu ikalasleak bere buruaz ziur egoteko?

Irakasleek, bere buruengan konfiantza osoa eduki behar dute, konfiantza hau gero beraien klaseetan erakutsi ahal izateko. Ziurtasunez jokatzeko ahalmena eduki behar dute nahi edo ez nahi. Zeren eta klasean dagoen edo dauden haurrek, maisu edo maistra bat klasean sartu eta urduri dagoela sumatzen badute, segidan zerbait gertatzen dela sumatuko dute eta inork  ez du seriotasunez hartuko irakaslea, haurrek dena sumatzen bai dute, alegia, denaz konturatzen bai dira.

Sei dira irakasleek eduki behar dituzten ezaugarri garrantzitsuenak:

-        Bizi asmoa:

Guk dugun misio pertsonala, bizitzan goren dugun helburua. Hau da, zer egin nahi dugun bizi garen bitartean, zer dugun gustoko. Zer egin nahi dugun jakitea oinarrizkoa da, nola burutuko dugu zerbait zer egin nahi dugun jakin gabe? Nola jakin nahi duguna bilatu dugun halburu jakinik gabe?

Gure misio edo asmoa aurkitzeko, lehenik eta behin gu geu ezagutu behar gara. Gure burua ezagutzen ez badugu, ez dugu jakingo zer nahi dugun, orokorrean bere burua ezagutzen ez duen jendeak, ez dauka konfiantzarik beregan. Honek  azkenean, besteek guk jokatzea nahi dugun bezela jokatzera bultzatzen gaitu, ez guk nahi dugun bezela jokatzera.  Inork ez daki guk baino hobe zer egin nahi dugun, ze bide hartu eta hainbeste ahots entzuteak konfusioa sortzen digu. Ez dugu esan nahi besteen aholkuak entzutea gaizki dagoenik, baina bakoitzak bere burutik hasita ematen ditu aholkuak eta ez bestearengatik normalean.

-        Pertsonaren osotasuna:

Gure pertsonaren printzipioak errespetatu eta defentitu. Jakintasunaren arlo guztietan mugitu.

Goian ondo esaten den bezala, pertsonaren osotasuna, pertsonaren ezaugarri bezela harturik, bizitzan zehar ikasi eta egindako gauza gustiei egiten die erreferentzia. Pertso na bat osoa bada, ez da ekintza batean bakarrik geldituko, gauza asko egiteko gogoa izango du, ikasteko gogo ase ezina.

Adibide bezela, Leonardo Da Vinci handia jar dezakegu, pintore artistikoa, eskultorea, arkitektoa, filosofoa, idazlea eta musikaria izan bai zen basteak beste.  Osotasun pertsonala identifikagarria izan zen gizon honengan.  Osotasuna duen pertsonak, beti ondo dagoena egiten du, ondo dagoena egitea esaterakoan, guretzan ona dena egitea kontsideratzen duguna egitea da, baina besteei kalterik egin gabe noski. 


-        Diziplina:

Gure ohitura eta jokabide positiboak bizitza guztian mantentzea. Diziplina, bagoikaren esfortzuak bukaerara iristean datza.

Disziplinaren oinarria, pertsonaren tankera eta portaera moldatzea da, horrela goreneko eraginkortasuna lortzeko ekintza edo proiektu bakoiztean.   

-        Ohitura:

Jokabide positibo eragikortua, garapen pertsonalera eramaten gaituena. Hau da, jokabide positiboa badugu egun guztian zehar, gerapen pertsonal hobea izatera eramango gaitu.


-          Iraunkortasuna:

Iraunkortasunak, edozein pertsonari lagunduko dio arrakasta lortzen nahiz eta bidean egoera edo oztopo desberdinak eduki. Izugarria da, dena ilun ikusten den momentuetan, pertsona batek aurrera egiteko gaitasuna izatea. Guk, profesionalagoak izaten ikasi behar genuke eta diziplina eta iraunkortasuna erabiliz, gure helburuak lortzen ikasi.

Askotan gure helburuak lortu nahi ditugu eta hauek lortzeko beti esfortzu bat egin behar dela ez gara konturatzen.  Azkenfinean, arrakasta lortzeko bidean beti diziplina eta iraunkortasunaren poltsatik ordaindu behar dela konturatu behar gara.

Iraunkortasunaren bidean ondo ibiltzeko lehenengo gauza, erabakiak hartzeko gaitasuna izan behar da eta batek erabaki edo helburu bezala ezartzen duena burutu. Burugogorra izaten hasi behar da, jaten dunetik hasita, lanean egiten dugunarekin eta egunean zehar egiten den guztiarekin. Hau da, zerbait egiten hasten bagara beti bukatu behar dugu.

Lehengo, egunean zehar egiteko gauza bat pentsatu eta horrela gutxika-gutxika gero eta gehiago hasi eta bukatzen ikasiko dugu. Ze inork ez du maratoi bat bukatzen inoiz korrikarik egin gabe.

-        Ziurtasuna:

Gure bizitza hobetzeko gauzak egin.  Gure buruan ziurtasunik gabe, sehaska haurrak gara. Gugan ziurtasuna izateak, guk egin ditzazkegun gauzengan ziur egotea esan nahi du.

 Nola lor dezakegu gugan konfiantza?

Gure buruaren lagunak izaten: gure buruarekin hitz egin behar dugu gure zati positiboa kanbora ateratzeko eta ez alderantziz. Ez perntsatu denbora guztian pertfekzioan. Gogoratu zuk beti ahal duzun hoberen egingo duzula dituzun errekurtsoak erabilita.

Positiboa dena beti  azpimarratu: gogoratu beti zure gauza positiboak. Egunero pentsatu behar duzu ongi egin dituzun gauzetan. Ongi eginak ospatu.

Arriskuak onartu: ez arduratu bukaeran gertatuko denaz. Ez bazara saiatzen, ez zara inoiz gaizki sentituko eta ondo ateratzen zaizkizun gauzak ez dituzu ondo baloratuko.

Ez arduratu besteek esaten dutenaz: Erabakiak hartzeko zuk duzun indarra besteei ematen badiezu, ez zara inoiz gai izango zuk erabakiak hartzeko. Zure buruarekin erlazio ona garatu, zure bihozkadak eta bizi sena jarraitu.


Bibliografia: 


1 comentario: