2010/11/12

2.Galdera: "Garapen pertsonala hobetzeko zein terapia mota daude?"

Garapen pertsonala, bizitzako arlo garrantzitsuetan pertsonak duen superazioa da: osasun fisikoan, garapen mentalean, garapen espiritualean, ibilbide pertsonalean, aberastasunean eta erlazio interpertsonaletan. Superazio pertsonalak, pertsonaren goi mailako helburua bilatzea du oinarri, hau da, bizitzarako helburu bat izatea, pozik bizitzea, kontzienteki bizitzea, bizitzako arlo garrantzitsuen arteko oreka lortzea, erlazio osasuntsuak izatea, helburuak lortzea eta arazoei soluzioak bilatzen ikastea...etb. Hau dena, printzio, ohitura eta balore zuzenak erabiliz, hala nola, disziplina, errespetua, maitasuna, zerbitzuak, segurtasuna eta iraunkortasuna lortzen da.

Irakaskuntzan aritzeko, goiko paragrafoan aipatutako helburu gehienak betetzea garrantzizkoa dela pentsatzen dugu. Gaur egun, maisu maistra askok bizitzako arlo garrantzitsu horietako batzuetan arazoak izaten dituzte. Arazo horiek, fisikoki eta mentalki gaizki egotea ekartzen dezakete . Pertsona bakoitzak beharrrizan batzuk ditu eta bakoitzak bere ongizate gorena bilatzeko terapia desberdinak izan daitezke arazoei aurre egiteko soluzioak.

  • Txinako medikuntza tradizionala: Orain dela 5.000 urtetatik erabiltzen da. Medikuntza mota honek, zerutik eta lurretik lortzen den energia, meridiano edo kanaletatik mugitzen dela dio. Izan ditzakegun zauri, aldaketa klimatiko edo bakoitzaren konstituzioak dira gure energia blokeatzen edo azkartzen digutenak. Hau ez bada konpontzen, oreka galdu eta gaisotasun baten eroriko da pertsona. Gorputzeko zati desberdinetatik energia pasatzen da eta akupunturak, zati horiek pintzatuz pasatzen den fluxu energetikoa birbideratzea du helburu. Horretarako horratz fin eta garbiak erabiltzen dira. Tratamenduak gaisotasunak sendatzeaz gain, minak, gihar kontrakturak, lumbalgiak, antzietatea, estutasunak, nekeak, loezina eta gogogabezia hobetzeko balio du.
  • Nauropatia: Naturan oinarritutako terapia da. Gaisotasunak saihesten zaiatzen da. Terapia honek, gorpua gai dela bera bakarrik sendatzeko dio. Batzuetan estimulu batzuen laguntza ere erabiltzen da.
  • Fisioterapia: Honen helburua, minak landare sendagarriekin kentzea edo arintzea da. Landare hauek hartzeaz gain, pomanada bezala ere erabil daitezke.
  • Terapia florala: Arlo psikiko eta emozionalean izan daitezkeen arazoak konpontzea landareen esentziak erabiliz du helburu. Momentu eta situazio zailak gainditzen laguntzen du eta pertsonak dituen ardurak azaltzen ditu, hauek denbora pasa ahala fisikoan kalteak ekar ditzakeelako. Baita ere, terapia hau autoezagutzarako bidea izan daiteke.
  • Ortomolekular: Gaisotasun batzuk tratatzen ditu eta sistema inmunitarioa sustaten du, bitamina, mineralen eta aminoazidoen laguntzaz.
  • Dioterapia eta dietetika: Pisua galtzeko dieta pertsonalizatuez gain, alimentuak konbinatu eta hauen nutrienteak aprobetxatu behar dira. Alimentuak bakoitzaren botika dira eta botikak bakoitzaren alimentu, beraz, gaisotasun baten aurrean jaten duguna zaintzeak lagun dakiguke hobetzen.
Terapia hauek, ez dira hain ezagunak oraindik gure gizartean, baina ziur gaude gero eta ezagunagoak izango direla emaitza ezin hobeak lortzen bait direlako eta azpimarratu behar dugu irakasleen arazoak konpontzeko beste era egoki batzuk direla.


Bibliografia:

1 comentario: