2010/10/29

2. Gaia hastera goaz!!!

Aupaaaa!!!

Bigarren gaia hasteko prest gaude!!

Gai hau Irakasleen ibilbide profesionalari  buruzkoa da eta hau osatzeko, bi irakasleren ibilbideak aztertu ditugu. Bata, lehen hezkuntzan lan egiten duen emakumea da eta elkarrizketa bat egin diogu, bestea berriz,  guk asmatutakoa izan da, hipotetikoa. Galdera bat ere garatu dugu gaiaren inguruan: zeintzuk dira magisteria ikasketak aukeratzearen arrazoiak eta motibazioak?

Bestelde, lau ekarpen egin ditugu gai honi buruz azkeneko aldian bezela, lehena irakasle baten elkarrizketa, bigarrena "Maestros 100 puntos" delakoei buruzkoa, hurrengoa Laura Blanco Irakaslearen oposizioei buruzko galderak, azkena berriz, "coraje para aprender coraje para enseñar" bi irakasle ausarti buruzko istorioa. Bukaeran,  atalaren kontzeptu mapa bat egin dugu eta gai honi buruz zerbait gehiago jakin nahi duenak, gehiago jakiteko atal bat ere badu.

(Marrazkia ondo irakurtzeko gainean bi klik egin)

“La Paciencia es el caballo de batalla del maestro de primaria e infantil”

2.Atalaren kontzeptu mapa

Hona hemen gai honi buruzko kontzeptu mapa:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=2171cc63108541cf846a921cb876af36

Gehiago jakiteko hemen helbide interesgarri batzuk

www.maestro100puntos.org


Galdera



Zeintzuk dira magisteritza ikasketak aukeratzearen arrazoiak eta motibazioak?

Hau da gai honentzako aukeratu dugun galdera. Irakasle izateko eta ibilbide luze hau aukeratzeko mila gauza pasatzen bai zaizkigu burutik eta hauek piskat argitzeko asmotan etorri gara.

Lehen aipatu bezala, magisteritza ikasketak aukeratzeko arrazoiak hainbat izan daitezke, arrazoi hauek pertsonaren pertsonalitatearen eta  inguruko elementuetan oinarrituta egon ohi dira. Gehienbat, familiaren influentzian, tendetzia sozieletan, ikerketa sozialetan…

Azken urteotan, magisteritza ikasketak eskaera handia izan dute. Beraz, zeintzuk dira ikasketa hauek burutzen hasten diren ikasleen motibazioak?

Besteak beste, hauek dira indar gehien hartu dituzten motibazioak edo arrazoiak:

Haurrak gustuko dituztelako:             % 65,7
Irakastea gustuko dutelako:             % 48,3
Epezialitatea gustuko dutelako:              % 36,7
Haurrak hezitzea ondo sentiarazten dielako: % 35,1
Hezkuntzarekin erlazioa daukana gustuko dudalako: %29







EHU-ren kasuan, lehen hezkuntzan eginiko aurre-matrikulak % 45 igo dira azken bost urtetan. Aurtengo kurtsorako, 870 ikaslek aukeratu zituzten ikasketa hauek, bistakoa da urtetik urtera lortzen ari den arrakasta. Gaur egun gainera, lan asko aurki dezakegu arlo honetan Euskal Autonomi Erkidegoan. Plaza kopurua mugatua denez,  ez dago izena ematen duten guztientzako lekurik. Beraz, unibertsitatean sartzeko gutxiengo nota etengabe igotzen ari da.

Euskadiko kontseilu eskolarrak, lehengo urtean esan zuen, euskadik defizita sufrituko zuela hurrengo hamarkadan, irakasleak zahartzen ari bai dira. Egun, urtero 400 jubilazio daude irakaskuntzan, hurrengo urteetan 1066 ra iritsiko dela pentsatzen da. Ondorioz, hurrengo urtetan irakasle falta egongo denez, orain hasiko direnek aukera bikainak izango dituzte.

Arlo sozialari dagokionez, lanbide honek gero eta prestigio hobea dauka, soldata eta egonkortasun ona ditu, onarpena berriz, gero eta handiagoa.

Emakumeak dira ikasketa hauek burutzen dituztenaren gehiengoa. Karrerek oraindik ere generoa dutela esaten baita, emakumeak gizarte zientziak ikasten omen dituzte eta gizonek aldiz, ingenieriak. Eskerrak, azken urte hotan gauzak aldatzen ari direla, gizonak konturatzen hari dirarela, magisteritzak pertsonak barrutik betetzen dituela, haurrak zure lanagatik eboluzionatzen ari direla ikustean. egun txarra izan ezkero askotan gaztetxoek buelta ematen diote situazioari. Gainera, emakume askori, gizonen alde samurra ikustea asko gustatzen zaie.

Ondorioz,ikasketa hauek hautatzeko mota askotako motibazio eta arrazoiak egon daitezkela ikusi dugu eta irakasleak gaur egun ez direla emakumeak bakarrik, gizonek ere bere lekua aurkitu bai dute irakaskuntzan.

Bibliografia:

www.dialnet.unirioja.es
www.smagisterio.safa.edu
www.ehu.es

1.go Ekarpena: "Irakasle bati elkarrizketa"

Lehenengo ekarpena, irakasle baten bizitza agertzen den elkarrizketa da, irakasle honek bere bizitza profesional osoa haurrei eskeini die eta horregatik aukeratu dugu bera. Guri ere, horrelako gauzak egitea tokatuko bai zaigu.

Eugenio Muro ikastetxeko 6. mailako Ikasleek, bertako irakasle den Angel Manuel Fernandezi eginiko elkarrizketa:

¿Cómo te llamas?

 Angel Manuel Fernández García.

¿Te gusta tu clase? 
Sí me gusta, aunque algunas veces me tengo que enfadar.

¿Te gusta Cadalso de los Vidrios?
Vivo en El Tiemblo pero me gustaría más conocer Cadalso y el domingo pasado estuve aquí dando un paseo, pero no vi a ningún alumno de mi clase, sólo a Karim.

¿Qué asignatura te gusta de tu clase?
Me gustan todas, pero la que más me gusta es Lengua y estoy muy contento de cómo hacéis el periódico.

¿Qué te gusta hacer en tu tiempo libre?
Lo que más me gusta es la música y los ordenadores pero debería hacer más deporte, pero me lo propongo y nunca lo hago.

¿Dónde vives?.
En El Tiemblo.

¿Cuándo empezaste a ser profesor?
A los 20 años.

¿Te gusta tu pueblo en el que vives?
Sí, pero no vivo en el pueblo, sino a unos 8 kilometros fuera.





¿Te gusta el inglés?
Si, me gusta el inglés. Desde muy pequeño empezé traduciendo canciones de Los Beatles y Cat Stevens.

¿Al año que viene te vas a quedar en este colegio?
Me gustaría quedarme en este colegio, pero aún no lo sé si podré quedarme.

¿Te gusta tu trabajo?
Sí me gusta mi trabajo, aunque hacía muchos años que no volvía a ser maestro, me dediqué a hacer programas de ordenadores para niños, pero me gusta ser maestro.

¿Te gustaría estar más años de profesor?
Si me gustaría jubilarme como maestro, aunque no era esa mi intención hasta hace poco.

¿Cuántos años tienes?
46. Cumpliré 47 en febrero el día 27 y espero que me déis una sorpresa.

¿Hay algún programa de televisión que te guste?
Sólo algunos pocos programas de vez en cuando que ponen en el Canal Plus. Por ejemplo el otro dia vi un documental sobre Roal Dahl que me encantó.

¿Hay algún programa de la televisión que no te guste?
Prácticamente no hay ninguno que me guste, excepto algunas excepciones y el fútbol.

¿Se portan bien tus alumnos?
Tengo que enfadarme más a menudo de lo que quisiera, y eso me impide hacer algunas veces mi trabajo como yo quiero.

¿Te gusta el colegio?
Sí, la primera vez, cuando llegué, me pareció un colegio precioso. Lo que más me gusta son los árboles que tenemos.

¿Tienes muchos alumnos?
Sí, unos sesenta en total.

¿Eres tutor de alguna clase?
Sí, soy tutor de 5ºB, la mejor clase del mundo.

¿Qué asignatura les das?
Todas, excepto Matemáticas, Música, Religión y Educación Física.

¿Das clase a algún curso más?
Sí, doy clase de Inglés a 5ºA y 6º.

¿Has estado en algún otro colegio?
Sí, pero hacía muchos años que no volvía a trabajar de maestro. Trabajé como maestro en algunos colegios del centro de Madrid, pero luego decidí dedicarme a la informática educativa. Y este año he vuelto a ser maestro de nuevo.

¿Cuántos años estuviste en el otro colegio?
Dos años. Después he estado más de 20 haciendo programas educativos para ordenadores.

¿Cuántos años tenías cuando estuviste en el otro colegio?
22 años. Y ahora tengo 46.

Además de El Correo de Cadalso, ¿qué otro periódico te gusta?
Bueno, el mejor del mundo es El Correo de Cadalso, pero también me gusta El País.

¿Te parecen guapas las profesoras del colegio?
Bueno, a mí me parece que mi mujer es la más guapa del mundo, pero en el cole también hay mujeres guapas, como Maribel y Leticia.

¿Te gusta alguna profesora?
No, estoy enamorado de mi mujer.



Maisu honek, 20 urterekin eman zien bere lehenengo klasea haurrei eta oraindik irakaskuntza munduan murgilduta dabil. Hala ere, 22 urte bete zituenean, haurrek teknogia berriekin disfrutatzeko asmotan, buru-belarri sartu zen gaztetxoen heziketa programa informatikoen munduan. Egun, 46 urte ditu, oso gustura egon da teknologia munduan, baina irakasle izateak berriro barrua ukitu dio eta goian aipatu bezela, Madrilgo eskola honetan hasi da berriz ere.

Ingelesa oso garrantzitsua izan da bere bizitzan, berak dioenez, txikitan musika talde gustukoen kantak gaztelerara itzultzen aritzen zen eta gero ingelesean espezializatu zen. Hau da, ezbairik gabe, bere gustuko lanbidea lortzeko ahaleginean, ingelesaren jakintzak ate asko ireki zinkion.

Elkarrizketan, berak esandako esaldi pare batek atentzioa deitzen dute,  Tengo que enfadarme más a menudo de lo que quisiera, y eso me impide hacer algunas veces mi trabajo como yo quiero” esaten duenean adibidez. Eugeniok hau komentatzen duenean, gaur egungo haurrei klasea ematea oso gogorra dela jakinarazi nahi digu eta gauza ez dela gizartean zabalduta dagoen bezelakoa. Hau da, klase bat antolatzeak denbora librea kentzen dizu eta behin klasea hasita, haurrek ez badizute zuk azaldu nahi duzuna esaten uzten, bukaerarako estresatu egiten zara.

 Momento batzuetan irakasle honi haurrek bere onetik ateratzen badiote ere, beraiekin lan egitea oso onuragarria da eta berak esaten du eskola horretan geldutzea asko gustatuko litzaiokela.


Bibliografia:


 www.correodecadalso.blogspot.com/2007/12/entrevista-nuestro-profesor.html

2. Ekarpena: "Maestros 100 Puntos"

Guatemalan, kurtso eskolarra bukatzen den aldiro, hamar irakasle eredugarriri saria ematen diote. Beraiek, haurrak eskolan jarraitzeko, hauek ikasteko eta motibatzeko erabiltzen dituzten metodologia berriengatik. Hauek dira "maestros cien puntos".

Proiektu hauek, lehen hezkuntza eta haur hezkuntzan murgilduta dauden  irakasleek aurkezten dituzte. Irakasle hauek beraien bizitza profesionalean horrelako metodologiak asmatzen dituzte, guretzako baliagarriak izan daitezkenak. Hauek dira azken urtean egindako proiektuetako batzuk eta beraien egileak zeintzuk diren:



 Yo canto en la escuela


En la Sierra de los Cuchumatanes, al sur del departamento de El Quiché, municipio de Cunén, se localiza la escuela donde el profesor Braulio Mateo Bach imparte clases.  La escuela trabaja bajo la modalidad de multigrado. El profesor Bach atiende pre-primaria y sexto grado. 



El proyecto educativo presentado por el profesor Bach se  enmarca en el área de expresión artística, siguiendo lo establecido en el Currículo Nacional Base, y se concentra en la música.   Su proyecto permite un aprendizaje agradable a través de la recreación, prevaleciendo la armonía, la alegría y la participación de los niños y las niñas.  Acompaña los cantos infantiles de su autoría con su guitarra.  

Crea un vínculo importante entre la música y el aprendizaje, pues después de cada canción se entrelazan ejercicios, actividades y tareas.  Con ello pretende dejar atrás las clases magistrales, convirtiéndola en una práctica dinámica, participativa y sobre todo, centrada en el desarrollo de las habilidades artísticas. Además, e l proyecto se destaca por la pertinencia curricular y el uso de la lingüística en su contexto, enseñando el K´iche´, idioma de la región.

Una red en mi escuela

 
 Luis Gómez, maestro en Educación Primaria Urbana, imparte clases en una escuela de la red pública que pertenece al proyecto Escuelas Demostrativas del Futuro.  La escuela se ubica en un área residencial del sur de la capital de Guatemala, que atiende alumnos que vienen de las áreas marginales de los alrededores.  
 El proyecto del profesor Gómez nace en el 2008 y se aplica a niños y niñas del sexto grado de primaria.  Su enfoque es en ciencia y tecnología, aunque el maestro lo integra a otras áreas como matemáticas, medio social y natural. 
 El proyecto consiste en el uso de la Internet y el trabajo se desarrolla en el Centro de Recursos de Computación que está instalado en la escuela.   Para la semana, el maestro selecciona un tema y asigna las tareas a través de un blog, el cual deberá ingresarse a través de una cuenta predeterminada.  En el blog aparecerán descritas las tareas a realizar y las sugerencias de los sitios a consultar, los que han sido seleccionados y revisados previamente por el maestro.  Los temas se desarrollarán en grupos.  Estos grupos elaborarán un resumen en Word, que deberá ser enviado al maestro por correo electrónico.  El maestro lo revisa y al aprobarlo, lo sube nuevamente al blog para que el alumno trabaje una presentación en Power Point.  Cuando la presentación se aprueba, finalmente se publica en el sitio.  Todos los trabajos publicados estarán disponibles para consulta de los alumnos o maestros del establecimiento.

Lehenengo irakaslearen kasuan, ikasketa prozesua musikan oinarritzen da. Maisu honek, instrumentu bat erabiltzen du klaseetan, gitarra. Honekin lehengo metodologiak atzean utziz, haurrak modu dibertigarri batean ikastea lortzen du. Kanta bakoitzaren ostean, ariketak lotzen bai dituzte, honekin trabetasun artistikoak landuz.

Bigarrenak aldiz, etorkizunean hain garrantzitsua izango den teknologia berriak erabili ditu bere proiektuan. Interneta erabiltzen du klasean, guk bezela, irakasleak blogg bat dauka, non egin behar diran lanak eta proiektuak argitaratzen dituen. Hauetako lan gehienak, Power Point-aren bidez egiten dituzte ikasleek.

Proiektu hauek garrantzia handia dute irakasle hauen ibilbide profesionalean. Maisu maistra hauek, beraien klaseak probetsuzkoak ta arinak izaten erabili dute beraien denbora. Honekin esan nahi duguna da, profesio honetan, ikasleek  errazago nola ikasiko duten, edo gauzak nola uler ditzaketen, pentsatzen jardun behar dela. Irakas-munduan, egokiena, edo egin beharko litzatekena, irakasle hauek egiten dutena da, hau litzakete eredu garbi bat.

Proiektu hauek bezela, beste asko egin dituzte 2006. urtetik haurrera eta behean jarri dugun orrian ikus ditzazkezue. Hauek gure irakasle ibilbidean praktikan jar ditzazkegu, edo guk asmatu hurrengo metodologia berria, zeren gaur egun klasea ematea ez da aulkian eseri eta arbelera begira egotea.


Bibliogafia: 


www.maestro100puntos.org

3. Ekarpena: "Entrevista con Laura Blanco"

Bideo hau aukeratzearen arrazoia, irakasleon bizitza profesionalean garrantzi handiko unea, oposaketak ateratzerako garaia dela uste dugulako da. Irakasle guztiak edo ia guztiak pasatzen dira bizitza profesionalean momentu honetatik:




Goian ikusten dugun bideoan, gai honi buruzko zenbait galderei erantzuten die. Oposizioak garrantzi haundia dute irakaslearen ibilbide profesionalean eta gai honi buruz ikuspuntu ezberdin asko daude. Bideoan ikusten den emakumea, Laura Blanco da, oposizioen alde agertzen da, gainerako irakasleei froga hau ondo prestatzeko  aholkatuz.

Zer dira oposizioak? Oposizioetan irakasleek froga ezberdin batzuk pasatzen dituzte, teoriko eta praktikoak. Hauek pasa ondoren, kalifikazio bat jartzen zaio bakoitzari. Gainditu ondoren, puntuazio altuena duten pertsonek lortuko dute lanpostua, hau da, kalifikazioa bakarrik begiratuko da oposizioak egindako persona guztiak irizpide berdinekin epaituz. Normalean, kargu publikoak nahi dituzten pertsonek egiten dituzte. Irakaskuntzan oso ohikoak dira froga hauek, esfortzu haundia eskatuz prestatzerako orduan, baino gero egindako lan guztiak ondorio onuragarriak ditu epe motz eta luzean.

Bideoan, Laura Blanco-k gai honi  lotutako kontu ezberdinei burua aritzen da. Berak, azterketa honetareko egunero ikasi behar dela dio, sartutako ordu guztiak probetsuzkoak izanik. Sakrifizioa, kostantzia eta esfortzua oso garrantzitsuak dira, askotan froga hauek gure helburu pertsonalak betetzeko balio izaten dutelako, helburu profesionalez aparte.

Gure iritzia oposizioei buruz honako hau da: oposizioak gogorrak dira prestatzeko eta azterketa mota hauen aurrean estres asko, urduritasun haundia… pasa behar izaten dira. Egia da denbora asko behar dela prestatzeko eta asko ikasi arren gaizki atera daitezkeela, baino opositore batek ikasi duena azaltzeko eta frogatzeko ahalmena izan behar du. Azterketa hauetara presentatzen diren persona guztiak kondizio berdinetan daude, bertan aterako duten kalifikazioak bakarrik kokatuko ditu batzuk besteen gainetik. Gainera, oposizioak gaur egun ikasketetan bezela, beste hainbat lanbidetarako ere beharrezkoak dira.  Errealitate honen aurrean egin daitekeen gauza bakarra ikastea eta froga hauek gainditzea da, bakoitzak bere gaitasunak erakutsiz.

Bibliografia:

http://www.emagister.com/
http://www.educaweb.com/

4. Ekarpena: "Coraje para aprender, Coraje para enseñar"

Behean dugun bideo honetan, Helen Keller eta Anne Sullivan-ek elkarrrekin izandako elkarbizitza gogorraren zati txiki bat ageri da. Bi emakume hauek edozeinentzat eredugarriak izan daitezke, ikasteko eta irakasteko egin dituzten esfortzuengatik. Beraien bizitza hunkigarria izan da, ekarpen hau egitera bultzatu gaituena, bi emakume hauek aurrerapen haundiak egin baitzituzten gor, mutu eta itsuen hezkuntzan.


Helen, itsu, gor, eta mutu gelditu zen urte pasatxo zituela. Momentu horretatik aurrera, bere bizitza eta ingurukoena ez zen berdina izan, neskatoarekin komunikatzea ezinezkoa bai zen. Urteak aurrera joan hala, guraso eta inguruko jendearekin komuikatzeko nolabaiteko gaitasuna eskuratu zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan neskatoak ez baitzuen nahi zuen guztia espresatzea lortzen. Ondorioz, estutasuna eta egonezina zituen barnean eta ansietate krisiak ematen zizkion.

Orduan agertu zen Anne Sullivan maistra neskatoaren bizitzan. Emakume honek, trakoma izaneko gaixotasuna pasatu zuen lehenagotik eta honek ikusmena murrriztu zion. Hau izan zen haur itsuei klaseak ematen hasteko arrazoia. Heleni klaseak eman baino lehen, beste neskato itsu eta gor bati eman zizkion klaseak, gero luzera horrek asko lagunduko ziola jakin gabe.

Proba asko egin eta gero, neskak aurrera pausorik ematen ez zuela ikustean, bera eta neskatoa beste etxe aldendu batetara joatea proposatu zien gurasoei. Hauei ez zitzaien ideia ona iruditu hasieran, gogorregia izango zelakoan, baina ondo atera zen eta Helen-ek hizketan ikasi zuen eta gai izan zen gauzak ondo espresatzeko. Ikastolan hasi zen eta unibertsitateraino iritsi ere bai. Bera izan zen maila honetako ikasketak burutu zituen lehen gor-itsua.

Bi emakumeak irakaskuntza munduan murgildu ziren, Helen bezelako haurrei laguntzeko. Hauek, munduari erakutsi zioten, ezintasun bat edo gehiago izateak, ez dizula nahi duzuna egiteko aukera mugatzen. Hau da, fedea eta gogoa izanda edozer lortzeko gai garela.

Arthur penn-ek pelikula bat egin zuen emakume hauen bizitzarekin, "EL MILAGRO DE ANA SULIVAN" baina hau interneten ikusteko aukitu ez dugunez, bere bizitzari buruzko marrazki bizidunak ikus ditzazkezue hemen:

http://www.youtube.com/watch?v=Gai-hnIc2xM

Hau lehenengoa besterik ez da,  barruan sartzen bazarete ondoan beste zati guztiak aurkituko dituzue, lehenengotik zazpigarrenerarte.

Bibliografia:

http://www.elkiosco.com/
http://www.apocatastasis.com/

2010/10/15

- Irakasleen eginkizunak (eskema) -

Hemen dago lehengo gaiaren eskema:

IRAKASLEEN EGINKIZUNAK:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=9793d125b09244b1b05808b50d1575e9

4. Ekarpena: "Desorden en las aulas"

Bideo honetan, gela batean gertatzen den kaosa isladatzen da:




Bertan, ikastetxe bateko gela bat ikusten da, non, bertako ikasleak beraien artean gauzak botatzen, zarata egiten, batzuk besteenganako errespetua faltatzen… ikusten den. Bideoan zehar, irakaslearen ahotsa garbi entzuten da gazteei klasetik kanpora joateko esanez, baina hauek ez diote kasurik egiten, eta momenturainoko jarrera desegokiarekin jarraitzen dute. Irakasleak, klasea kontrolpean edukitzeko gaitasuna eduki behar du eta ez luke inoiz utzi behar bideo honetan gertatzen ari den situazioa gertatzen. Horretarako, irakasleak, gazteei portaera printzipio batzuk ezarri behar dizkie, beraien portaera ez delako egokia. Irakasleek, beraiek dituzten eskubideak erabili beharko lituzkete, honelako egoerak ez emateko. Adibidez, ikaslea edo ikasleak kanporatu, zigorrak ezarri, gurasoak jakinarazi... Horrela, gainontzeko ikasleak lasaitu egingo liratekete.

Kontuan izan beharreko beste puntu bat, ikasleak irakasleekiko errespetua galtzen ari direla da. Ez da irakaslearengatik gertatzen. Irakasteko metodologiak aldatu egin dira eta lehen zeuden metodologiarekin alderatuz, oso ezberdinak dira. Askotan, ikasleek gaur egungo metodologia hain gogorrak eta kontrolatuak ez direla aprobetsatuz, irakaslearen autoritatea eskuratzen dute. Horregatik hain modan dauden gaixotasunak gero eta nabariagoak dira irakasleen artean, depresioa eta estres kasuak adibidez.

Orduan, ez dira egokiak, ez lehen gertatzen ziren gertakariak ( irakasleek ikasleei jotzea) baina ezta ere gaur egun ematen diren beste hainbat ( ikasleen errespetu faltak, ikasleak irakaslea jotzea…). Azken urte hauetan ematen diren metodologiekin ados gaude, baina zenbait adinetan gogorragoak izan beharko ziren bestela lehen aipatutako arazoak, ez dira sekula amaituko.

3. Ekarpena: "Voces en mi interior"




Abesti honek, buling-ari buruzko kasu garbi bat isladatzen digu. Hau da, gaur egungo sozietatean ematen ari den fenomenoari buruz.

Buling-a, normalean ( 11-17 urte) dituzten haur eta gazteen artean ematen da. Arazo hau ez da unibertsitatean ematen, bertako ikasleak ez direlako horrelako “umekerietan” ibiltzen. “Umekeria” diogu, hasiera batean umekeria bat bezela hasten delako, baina denbora pasa ahala, arazo larri bihurtzen da eta buling-a jasaten duten pertsonek eta beraien ingurukoak (gurasoak, anai-arrebak…) ez dute batere ongi pasatzen. Normalean bulina ematen denean, gazte batek bestea baino gehiago dela pentsatzen duelako da, eta hau, beste guztien aurrean  erakutsi nahi du. Abestian, buling-a jasaten duen gaztearen deskribapena egiten da: futbola ez zaio gustatzen, musika gogoko du, ordenagailuak eta manga marrazkiak. Sozietateak, bokazio hauek izatearekin lotzen ditu arazo hau sufritzen duten haurrak (lotsatiak, arazo fisikoren bat dutenak, gertaera deseroso bat gertatu zaienak…) eta honen aurrean gazteek lagundu beharrean beraiekin sartzen dira. Honek ez du esan nahi, gazte hauek bereziak direnik. 

XXI.mendean oraindik ere, pentsakera hau oso zabaldua dago. Beraz gazteak eta bereziki , klaseko “matoiak” (honi jarraitzen bait diote denek), pentsakera aldatzea izango da irakasle, espezialista eta gobernuaren lana bullingnaren kontrako kanpainak, programak...bultzatuz. Argi dago, bulina ez dela tontakeria, askotan haurra heriotzera daramalako eta piskologikoki arazo larriak jasan ditzakeelako ekintza larriak eginez. 

Beraz, arazo hauek azkar identifikatu behar dira, implikatuta dauden pertsonak ez sufritzeko eta arazoa aurrera joan ez dadin. Bulina jasaten duten pertsonen ingurukoak (gurasoak, senideak…), oso garrantzitsuak dira haurrarentzat, kasu hauek salatu behar dituztelako eta ume hauek eskola edo egiten dituzten ekintzak ez uzten lagunduko diotelako. Haurrak, azken finean,ez direlako inor salatzen ausartzen.

Bulina ez da bakarrik bi umeren arteko arazoa, inguruko pertsonek ere zerikusia dute eta fenomeno hauek ez emateko paper oso garrantzitsua betetzen dute irakasleek.    

2. Ekarpena: Documento TV: menores y guardianes

Ekarpen hau duela gutxi telebistan atera denez, ezin izan dugu blogg-era ekarri baina hemen sartuta ikus daiteke:





Documento TV: menores y guardianes

Adin txikikoentzako hainbat zentru daude espainia mailan, hauetako asko aipatzen dira erreportaian,  arazoak sortzen dituzten gazteak, hauetako batetik bestera ibiltzen dira etengabe.

Hasiera batean, familiarik gabe gelditutako haurrak, babesa behar zutenak, delituak egin eta gaizaki jokatzen zuten haur eta gazteak elkar bizi ziren horrelako lekuetan.  Baina ligikoa denez, ez zen ongi irten eta azken hauek askotan besteen kontra jartzen ziren.

Ondorioz, gaur egun, bi eratako penitentzia zentru daude, bata erreforma zentrua, delituak egin dituzten adin-txikikoentzat eta bestea, etxerik ez duten haurrentzat.

Erreportai honetan, lehenengo kasuari buruz hitz egiten da, kondena bat bete behar duten gazteei buruz. Era askotako kondenak betetzen dituzte, gurasoak jotzeagatik, lapurretak egiteagatik, kale borrokengatik, labankadak emateagatik, kotxeekin karrerak egiteagatik…

Baina aipatzekoa da, persona hauen gehiengoak hiperaktibitatea dutela edo atentzio defizita, mutil eta neska hauen gehiengoa, familia desestrukturatuetatik dator, gehienak mutilak dira, 16-17 urte bitartekoak. Ahala ere, badira maila ekonomiko eta sozial ona dutenak ere, baino gutxiengoa dira.




Beraiek diotenez, lehenengo aldiz hara eramaten zaituztenean, mundua bukatu zaiela iruditzen zaie, baina denbora pasa ahala, kanpokoan pentsatzen ez bada, barruan dagoena ez dela hain txarra iruditzen zaie, ekintza ugari baidituzte hango denbora geldoa asetzeko.

3. Zer egin antsietate kasu baten aurrean? Nola jokatu behar du irakasleak?

Auntsietatea jasaten duten haurrek, ardura, kezka eta egonezina islatzen dute. Hauen  %13ak sufritzen du gaixotasun hau, gehienbat 9 eta 17 urteko haur eta gazteen artean, nesketan maizago emanez. Honek, denbora tarte luzea iraun dezake, eta luzera, eragina izan dezake beraien bizitzan. Arazo hau ez bada goiz konpontzen edo lantzen, antsietatearen  trastornuak gertatzen dira, hauek adibidez:

-          Hezkuntza porrota.
-          Beste ikasleekiko erlazioan narriadurak gertatzen dira.
-          Autoestimu baxua.
-          Luzera, alkohola edo droga desberdinen kontsumoa.
-          Helduaroan ansietate trastornoak.
-          Lan egoeretan egokitze arazoak.

Ansietate kasu ezdebdinak ezagutzen dira eta horietako ezagunenak hauek dira:

-          Nahaste trastornu orokorra: arazo hau duten haur eta gazteek heuren ekintzez gehiegi arduratzen dira, bai klaseko emaitzen inguruan, kirol ekintzetan, baita puntualak izatean ere. Era hontako pertsonak oso arduratsuak izan oi dira. Larritasuna erakusten dute egoera askotan  eta segurtasuna behar dute lasai sentitzeko. Sabeleko min eta beste afektu batzuk izan ditzakete emaitza fisikorik gabekoak.

-          Antsietate trastornua banaketagatik: haur hauek, gurasoekin egon nahi dute ahalik eta denbora gehien. Horregatik, eskolara joateko, udalekuetara joateko, lagun baten etxean lo egiteko eta bakarrik egoteko arazoak dituzte. Lo egiteko arazoak ere badituzte. Bestalde,  ikara diote, familiako kideren bat hiltzeari, ondorioz, depresioak, tristurak eta beldurrak sortzen dira.

-          Fobiak: errealak ez diren gauzen eta egoeren aurrean beldurra erakusten dute. Animaliei, ekaitzei, urei, leku itxiei eta garaiei… beldurra diote beste haurrek berari buruz pentsa edo esan dezaketenari.

-          Nahasketa obsesibo konpulsiboa: denbora guztian zerbait behin eta beriz egiteko bearra dute. Eskuak garbitzea adibidez, edota, objetuak behin eta berriz zenbatzea eta ordenatzea…

-          Traumaren ondorengo estres nahastea: estres egoera bat bizi ondorengo egoera da. Bapatean aurretik bizitako egoera hauek etortzen zaizkie burura eta ondorioz, egoera horrekin zerikusia duen edozer gauza ekiditen saiatzen dira.

Zer egin behar du irakasleak kasu hauetan?

Irakasle batek bere klasean goian aipaturiko sintomak sumatzen baditu, haurraren gurasoekin jarri beharko da arremanetan lehendabizi. Gero, denen artean, mediku  edo osasun mentaleko profesional batekin jarri beharko dira harremanetan. Gaiari buruz infomazioa bilatzea eta horrelako haurrak dituzten beste familia batzukien arremanetan jartzea egokia izango litzakete. Horretako era bada, “Gente contra la ansiedad” laguntza kanpaina, non, laguntza eskeinuko diguten.

klase garaian berriz honako gauza hauek egitea komeni da haurrarekin:

-          Entzule ona izatea, hau da, zerbait esaten hari denean begietara begiratu, isladatzen dituen emozio eta jokabide ez-berbala aztertu, esan nahi dueña ondo ulertzeko.
-          Garrantzitsua da haurraren argumentuei  ez garrantzia kentzea eta positiboki erantzutea.
-          Ulerkorra izan behar da, baita pazientea ere.
-           Oso ona da haurrarekin erlajazioa lantzea, antsietatea arintzen laguntzen du. Horretarako, jolasak erabiliko ditugu.

Bibliografia:

-          www.familymanagement.com
-          www.portalcantabria.es
-          www.psicologoinfantil.com
-          www.esmas.com
-           www.actad.org

1.go Ekarpena: Vivir con epilepsia

Epilepsiari buruz, gezurra diren hainbat mito daude, eta jendeak ahoz aho erabiltzen ditu ahala direla jakin gabe.  Bideoan, mediku eta gaixoak biltzen dira epilepsiaren aldeko kanpaina batean, gaixotasun honek baztertze soziala sufritzen du, hau da, jendeak ez daki bere berri eta du jakin nahi ere. 



Epilepsia, gaixotasun ikusgarria da, bapatean gertatzen dena, gorputza astintzen da, masailezurra gogortu, lerdea isuri daiteke ahotik eta begirada galdu egiten da. Ondoren, pertsona esnatu egiten da eta inguruan duen guztia arrotza egiten zaio, hau da, ez du errealitatearen kontzientziarik. Garai batean, norbaiti tamainu honetako krisialdi batek ematen zionean, jainkoari edo deabruari egozten zioten. Burmuinari eragiten dion gaixotasun kronikoa da. Garuneko neuronek, gehiegizko deskarga ez ohikoa egiten dutenean gertatzen dira krisi epileptikoak.  Arazo hau gertatzen denean, kaltetutako pertsona ondo heldu behar da, kolperik har ez dezan. Ez dago mingaina irensteko harriskurik, beraz, ez da saiatu behar ahoa irekitzen.     
Diskoteketako argiek edo telebistako pantailak gaixotasun honen krisi bat eragin dezakete. Gaixotasun hau ekiditeko, botikak eta kirurgia erabil daiteke, bizi kalitatea hobetuz. Gehienetan, arazo hau gertatzen denean, nahi eta jendea asko larritu eta hil zorian dagoela pentsatu, denbora gutxian pasatzen denez, gaixo etxera bere kabuz buelta daiteke.
Lehen esandako mitoei jarraituz, jendeak, norbaiti horrelako krisi  batek jotzen dionean, mingainari hozka egingo diola pentsatzen du eta ahoan zerbait sartu behar zaiela. Baina, hau ez da hórrela, ahoan zerbait sartzeak kalteak sor ditzake, adibidez aginak apurtzea.  Beste mito bat, ahotik lerdea botatzearena da, denek ez dute botatzen. Azkenik, agresiboak jartzen direnean, ekintza bortitzak egin ditzaketela pentsatzen dute.
Beraz, argi eta garbi ikusten da, hasieran esan dugun bezela, sozietateak ez duela gaixotasun honen berri, horregatik egiten dira bideoan islatzen den bezelako kanpaina, jendea behingoz jakinaren gainean egon dadin.

2. Zer egin behar du irakasleak haur batek etxean tratu txarrak jasaten dituela sumatzen badu?

Tratu txarrak, urte asko atzera hasita, gure gizartean eragina duen arazo larria da. Nahiz eta esfortzu handia egin, oraindik ez diogu arazoari aurre egin. Tratu txarrak jasotzen dituzten haurrek, beraien guraso edo jagoleareengandik jipoi fisiko edo psikologikoak jasotzen dituzte.

Lau tratu txar mota ezagutzen dira:

-          Tratu txar fisikoa: umeak jasaten dituen lesio fisikoei deritzo, kolpeak, ile tirakadak, ostikadak, puntzadak…

-          Arduragabekeria eta abandonua: haurrak behar dituen behar basikoak asetzen ez direnean, bai hezkuntzan, osasunean, babesterakoan baita ongizatean ere.

-          Tratu txar emozionalak: tratu txarren munduan zabalduen dagoena da, sozialki onartuena.  Haur hauek, publikoki mespretxatuak eta lotsaraziak izaten dira, beraien autoestimua igo beharrean.

-          Sexu-abusua: Helduaren eta haurraren harteko kontaktuari deritzo. Helduarentzako sadisfakzio sexuala da, haurrak aldiz ezin izaten du  Konzsentimendu kontzientea eman.

Nola nabaritzen dira tratu txarrak ikasgelan?

Esperientzia duten irakasle gehienek, kontakturen bat izan dute goian aipaturiko kasuren batekin. Tratu txarrek eragiten dituzten kalteak ez dira beti berdinak izaten. Askotan haurren izakeran islaturik geratzen dira tratu txar hauek, bapateko izaera aldaketak izaten dituzte beraien eguneroko errendimenduan.  Ikasterako orduan ere zailtasunak erakusten dituzte, nahiz eta neurologikoki eta fisikoki ongi egon. Momentu oro, adi egoten dira txarra den zerbait gertatuko delakoan. Hiperaktibitatea erakus dezake, eta bestalde, oso ardutrasua izan daiteke. Askotan ez da eskolara joaten , baina joaten denean, garaiz iristen da, eta berandu joan edo han gelditu nahi izaten du, etxera joan gabe. Helduen edo gurasoen aldetik, ardura gutxi ikuten da. Hauek, ez dira gurasoen bileretara agertzen eta haurrak arazorik duela ezeztatzen dute. Haurraren adinerako, hezkuntza maila eta maila fisiko oso altuak eskatzen dituzte.

Zer egin kasu honetan?

Ezer egin baino lehen, haurren tratu trarrak antzemateko edo egia direla ziurtatzeko beste profesional batzuen laguntza beharrezkoa da. Egia dela ziurtatzen denean, osasun profesionalengana jo behar da, egoera hau baloratzeko eta ondoren zerbitzu solialei abixuaren gainean jartzeko.

Ondoren,  ariketa batzuk landu behar dira haurraren arazoak arintzeko. Sensibilizazio ariketak eta haurren behar ebolutiboei buruzkoak. Haurren autoestimua eta konfiantza landu behar da. Gurasoekin aldiz, elkarrizketak erreflexibioak egin behar dira, haurrekin dituzten arazoak ekiditeko.  
  
Hau dena ikusita, garrantzitsua da esatea, edozein eratako biolentziaren kontra lan egin behar dugula, gorputzeko ubeldurez gain, tratu txarrek haurrei  sentimendu tristeak, bakardadea, erresumina eta hiltzeko gogoa ematen baitie.

Bibliografia:
-  
-          www.pediatraldia.cl
-          www.csi-csif.es
-           www.psicologia-online.com
-          www.fisterra.com
-          www.fundacionamparo.org