2010/11/25

1.go Ekarpena: "Haurren artean hezkidetza lantzeko ariketak"



HAURREN ARTEAN HEZKIDETZA LANTZEKO ARIKETAK

Ekarpen honetarako joku hauek aukeratu ditugu, haurrak, neska zein mutilak berdintasunean heztea garrantzitsua iruditzen zaigulako eta ekintza hauek dibertigarriak iruditu zaizkigu horretarako.

Gaur egun hezkidetza hitza eskola guneetan oso zabaldua dago, hau da, honen ezanahia, pertsona bere banakotasunaren arabehera, generotik at egiten den hezkuntza eta irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera...kontuan hartu gabe hezitzea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Biztakoa da, rol tradizionalak oso markatuak dituztela neska – mutilek, mutilek futbolean jolasten duten bitartean, neskak sokasaltoan aritzen dira. Beti agertzen da kasuren bat, non mutiko batek “nesken” jolasak gogoko dituen eta honek askotan gelakideen burlak dakartza. Ipuinean dioen bezala, Oliver Buttonek dantza gogoko du eta nahiz eta gaur egun, “arte” hau gero eta mutil gehiagok praktikatu, lagunek eta gurasoek ez dute normalatzat ikusten. Beraz, ipuin hau irakurri ondoren egiten den jolasaren helburu naguzia, haurrak horrelako egoerak normalak direla ohartaraztea da.

Edurne zuri eta zazpi ipotxen jolasararen helburu garrantzitsuena berriz, etxeko lanak egiteak duen garrantzia sustatzea da eta, nahiz eta horrelako ipuinetan emakumezkoak izan  lan hauen protagonistak, sexu biek hartu beharko lukete parte.

Baita ere aipatu beharra dago, lehen familia tradizionaletan emakumezkoa arduratzen zela etxeko lanez. Orain aldiz, egoera aldatzen ari da, etxe askotan emakumezko zein gizonezkoek biek hartzen bait dute parte horrelako lanetan estereotipoak alde batera utziz.

Ondorioz, haurrak, gizarteko arlo askotan neska eta mutilen rolak ez direla bat edo besteenak konturatzea da irakasleen helburuetariko bat eta horrelako ariketak dibertigarri eta baliogarriak direla pentsatu dugu lan dinamiko bat bultzatuz.

Ekarpenaren edukia hemen duzue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario