2010/12/16

Tutoretza eta Orientazioa

Kaixo irakurleok!!

Azken lana argitaratzeko ordua iritsi da!!

Bukaera honetan sarreraren izenburuak ondo esaten duen bezala Tutoretza eta Orientazioari buruz hitz egingo dugu. Hasteko bi testu oso interesgarrietatik eskema bat egin dugu testu hauek eskeman bertan daude zuek ikus ditzazuen. Ondoren, tutoretzak egiteko kasu batzuk aipatu ditugu, hau da, tutoretza bat burutzeko gerta daitezkeen egoera batzuk aipatu ditugu. Bukatzeko, tutoretza hauetako kasu bat hartu dugu eta aztertu egin dugu, gainera, zuek hobeto uler dezazuen, bideotxo bat egin dugu.

Badakizue bati bezela gurekin kontaktuan jarri nahi ezkero hemen sartu behar duzuela:


Atal hau besteak bezain beste gustatzea espero dugu eta zuek guztioi, gure lanak irakurtzen zuen denbora pasa duzuenei milesker!

Aiooooooo!!!!!


Tutoretza eta Orientazioa (eskema)

Hemen duzue tutoretza eta orientazioari buruzko eskema interesgarri bat:

http://www.mindomo.com/edit.htm?m=100a8073d19a4116bd41abf4648802a1

Egoera desberdinak

Hemen dituzue tutoretza egoera dezberdin batzuk:

1.      Ume batek nota txarrak ateratzea: hasiera batean irakasleak eta ikasleak tutorial bat izango zuten eta horrek ez baluke eraginik izango umearen gurasoekin kontaktuan jarri eta tutorial berri  bat egin beharko zen. Helburua notak hobetzea eta amak beregan laguntza edo motibazio lan bat egitea etxean.

2.      Ume batek eskola eremuan erretzea: zuzendaria, umea eta honen tutorea dira parte hartuko duten pertsonak eta 18 urte baino gutxiago baditu gurasoekin baita hitzegin beharko zen. Helburua umeak eskola eremuan gehiago ez erretzea eta gurasoak gaia edo gertatutakoa ezagutzea.

3.     Ume batek eskola eremuan drogak pasatzea: parte hartzaileak umea, zuzendaria , tutorea eta gurasoak izango ziren. Tutoria honen helburua ez eskolan ez beste edozein tokitan umeak hau egiten ez jarraitzea delitu bat baita, eta egoeraren larritasuna umeak ikus dezan.

4.      Ume batek neska bat bortxatzea: tutoria honetan bi gazteak (neska eta mutila) eta hauen gurasoak parte hartuko zuten, zuzendaria eta tutoreaz gain. Lehenengo umeekin egin beharko zen, banaka, neska lehenengo eta mutila ondoren, eta gertatutakoaz seguru bagaude gurasoekin kontaktuan jarri. Helburua gertatutako delitua salatzea gurasoen aurrean, bortxatzailea kastigatu… eta bortxatutako neskari laguntza berezia eskeini. Helburua salatutakoan gurasoen esku egongo da zer egin.

5.      Gelako haur baten aurrean bulling kasu bat ematea: bulling-a jaso duen umearekin hitzegin, gainontzeko haurrekin tutoria bat gela ordu batean eta ondoriorik ateratzen ez bada banaka deitzen joan. Bulling-a jasotzen duen haurrarekin ere kontaktuan jarri eta irakaslea edo ikasketa buruak ere hartuko du parte tutoria honetan. Helburua bulling-a kasuarekin ahalik eta azkarren amaitzea eta umeak gehiago ez sufritzea.

6.      Umeak gelan irakasleari kasurik ez egitea: parte hartzaileak hasiera batean irakaslea eta umea izango ziren, tutoria honek eragin positiborik ez badu, haurrarekin beste tutoria bat izango du  eta dinamika aldatzen ez bada gurasoekin tutoria bat izango du.

7.      Gaztea klasera joaten ez bada: tutoria bat  antolatu haurrarekin  eta zergaitiak galdetu, eta motibatzen saitu klasera etortzeko.  Asistentzia faltak  jarraitzen badute  guresoei  deituko zaie eta arazoak komentatu.  Helburua hau gertatzen ez jarraitzea izango litzateke, horrek eragin txarak izango lituzkeelako.

8.      Umea klaseetara joaterako orduan puntuala ez bada: puntualtasun falta hori askotan ematen bada neurriak hartu beharko lirateke, horretarako  tutoria bat antolatu beharko litzateke ikaslearekin. Arazoaren zergatiak galdetu eta konponbidea jartzen saiatu.

9.      Umeak irakaslearekiko errespetu falta bat izatea: bertan irakaslea umea eta zuzendaria edo ikasketa buruak  parte hartuko lukete. Helburua arazo hau gehiago ez ematea eta ikasleak irakaslea errespetatzen ikastea.

10.  Ume batek beste bat jotzea: tutorian bi umeak eta irakasleak edo ikasketa buruak parte hartzen dute. Helburua arazoa konpontzea eta berriro ez gertazea.

11.  Ume bat homosexuala delako baztertua izatea: umearekin hitzegin beharko litzateke eta gero gainontzeko klasekideekin, hau da, umea, bere klasekideak eta irakasleak  hartzen dute parte. Helburua bazterketa hau ez ematea izango litzateke eta gainontzeko ikasleek errespetua erakustea bere klasekidearekiko.

12.  Ume bat klasera beltzuneekin etortzen bada: umearekin tutoria bat eduki beharko litzateke eta beltzuneen zergatia galdetu. Gurasoak erruduna izan ala ez berekin kontaktuan jarri eta gaia jakin dezaten umeak kontatutakoa  jakinarazi beraiei. Helburua erruduna zein den jakitea eta arazoari amaiera ematea.

13.  Umeak arazo psikologiakoak dituela uste bada: gurasoekin tutoria bat egin eta irakasleak ikusten duena komentatu eta beraiek ados badaude zentruko piskologoarekin kontaktuan jarri. Helburua arazoak baditu arazo horiek konpontzea izango da eta bestela arazo horiek ez dituela ziur egon.

14.  Umeek eskuak … garbitzen ez dituztelako: tutoria global bat egin behar da  klaseko kide guztiekin eta eskuak garbitzearen garrantzia argi lagatzea izango zen tutoria honen helburu.

15.  Agenda 21 ingurumen heziketako poriektu hezitzaileak bere lekua izan dezake tutoretza ordu hauetan. Bertan urte horretan ematen ari den gaiaren arabera (energía,kutsadura,ura…) modu batean edo bestean gai hauek lantzen saiatuko gara ekintza eta adibide ezberdinak erabiliz.

16.  Ikasteko estrategiei buruz hitzegitea haurrei. Bertan irakasleak eta ikasleek artuko dute parte. Honen helburua, haurrek ikasteko garaian dituzten gaitasunak aprobetxatzea.

17.  Haur batek etxean ikasteko zailtasunak dituenean. Tutoria honetan, hasiera batean, gurasoek eta tutoreak hartuko dute parte. Tutoreak gurasoei, ikasketa prozesuan hobetzeko dauden estrategien berri emango  die. Honek ez badu funtzionatzen haurrarekin hitzegingo du tutoreak.

18.  Umeak bere emaitza akademikoak hobetu baditu. Tutoreak hau zorionduko du egin duen esfortsuarengatik. Helburua haurra motibatzea eta horrela jarraitzea izango da.

19.  Haur batek elikadura arazoak dituela somatzen badute jangelan lanean aritzen direnek, hasieran tutorearengana joango dira eta hau jakinaren gainean jarriko dute. Ondoren tutoreak haurrarekin hitzegingo du eta arazoa hobetzen ez bada, gurasoei deitu beharko die eta hauekin oso serio hitzegin.

20.  Urtean hiru aldiz tutorea bere ikasleekin banaka geratzea. Zita honen helburua, haurrari ea zer moduz dabilen eskolan, arazoak dituen ala ez...galdetzea da. Zerbait gertatu eskero laguntza eskaintzeko.

21.  Irakasleen artean ebaluazi batzarretarako tutoretzak egitea. Beran irakasle desberdinek ume bakoitza beraien arloan zer moduz dijoan edo dituen arazoak azalduko dira. Horrela denen artean arazoei konponbia bilatzen zaiatuko dira zerbait gaizki joan eskero.

22.  Tutoreak beste irakasleekin biltzen denean haur bakoitza nolakoa den ze gabezia eta ze ahalmen dituen, hau da, haurra gutxi gora behera nolako den azaltzea izango da helburua.

23.  Gelakideak zerbaiten kexu badira, hauek dagoen arazoa beraien ordezkariari kontatuko diete eta ordezkariak tutoreari. Tutorearekin bada arazoa konpontzen zaiatuko dira, ez bada horrela gertatzen, ordezkariak zuzendariarengana joko du kexu horiek ahalik eta azkarren amaitzeko.

24.  Urtean hiru aldiz tutorea gurasoekin bilduko da haurra zer moduz dijoan jakin dezaten gurasoek. Gaizki edo ondo badijoa, bi kasuak dira oso garrantzitsuak.

25.  Ikaskeak maisu maistra batekin ez badaude zerbatetan ados, gelako ordezkariak tutorearengana joko du eta azkenik hauek biak arazoa duten irakaslearengana joango dira dena konpontzeko.
26.   Etorkin batek ikastetxean eta lagun-talde batean integratzeko arazoak baditu berarekin tutoretza bat egin dezake tutoreak eta honek jardueretan parte har dezan bultzatzen zaiatuko da. Honek ez badu funtzionatzen, taldekoekin edo taldeko liderrarekin hitzegingo du irakasleak integrazioa prozesua hobetzeko.

27.  Haurrak izan dezakeek unerik larrienean, adibidez ikastetxe berri baten sartzean, kurtsos pasatzean, hautazko gaiak aukeratzean...irakasleak tutoretza ordu bat izango du berarekin aholkuak emateko, bere ideiak argitzeko edo arazoetan laguntzeko helburuarekin.

28.  Ikasle batek eskola utzi nahi duela edo ez duela ikasten jarraitzen nahi pentsatzen duenean, irakasleak berarekin hitzegingo du. Zer dela eta hartu duen erabakia, arazo batengatik izan den edo ez galdetu zaio. Nahiz eta egoera ez izan larria eta honek 16 urte baino gutxiago baditu, irakaslea gurasoekin jarriko da kontaktuan eta gurasoek haurra eta irakaslearekin tutoretza bat izan nahi eskero, horretarako eskubia izango dute. Helburua, ikasten jarraitzen animatzea edo lanbide arloan informazioa eskuratzea erraztu haurraren edo gaztearen erabakiak argitzeko izango da.

29.  Ikasleen gurasoekin taldeko tutoretza bat egitea, gurasoak jakinaren gainean egon daitezen zer nolako taldea den eta baita ere,iIkastetxearen eta hezkuntza-etaparen berri ematea.

30.  Tutoretza ordu baten irakasleak haurrei tutoreari buruzko ebaluazio taula bat banatzea. Bertan irakaslearen alde on eta txarrak agertuko dira datorren urtera begira zer hobetu behar duen jakinean jarriz.



Bikain 10
Nahiko  5
Gutxi  0
Imaginazioa
Tutoretza desberdinak egiterako orduan desberdin asko egitea (50 +)
Tutoretzak egiterako orduan desberdin nahiko egitea
(25 +)
Tutoretzak egiterako orduan desberdin gutxi egitea (25 -)
Formatoa
Letra guztiak ondo ikustea, argazkiak izatea, marjenak zuzen edukitzea
Argazkiak edukitzea, eta margenak ondo edukitzea
Formato guztia gaizki edukitzea eta gainera argazkirik gabe.
Erakargarritasuna
Ikusten duten guztiek irakurri nahi izatea
Ikusten duten batzuek irakurri nahi izatea
Ikusten dutenek irakurtzeko gogorik ez izatea
Sakonera
Gaiari buruz asko ikertzea
Gaiari buruz nahikoa ikertzea
Gaiari buruz ez ikertzea
Gaiarekiko lotura
Egin dena gaiarekin zeharo loturik egotea
Egin dena gaiarekin zerbait loturik egotea
Egin dena gaiaekin inolako loturarik ez edukitzea
Ortografia
Ortografia akatsik ez egotea eta ondo ulertzea
Ortografia akats batzuk edukitzea eta ulertzea
Ortografia akats asko edukitzea eta ezer ez ulertzea


Imajinazioa: 5
Formatoa: 5
Erakargarritasuna: 5
Sakonera: 10
Gaiarekiko lotura: 10
Ortografia: 10

GUZTIRA:  7.5

Tutoretza baten planteamendua

Tutoretza baten planteamendua egiteko garaian, hiru pertsonaia aukeratu ditugu:
  • Patxi: sarritan arazoak sortzen dituen ikaslea.
  • Tutorea: Patxiren tutorea eta ikasketetan bere egoeraren berri momentuoro dakiena.
  • Patxiren ama: Patxirekin arazoren bat sortzen denean eskolara joaten dena.

Gure tutoretza ulertzeko, Patxi nolakoa den jakin behar da lehengo. Patxi 9 urteko mutikoa da eta aurreko urtea errepikatu egin zuenez 3.mailan dago. Ama askotan egon da eskolan bere klaseko jarrera dela eta, gainera, etxean ezer egiten ez duela ikusten du eta ez daki zer egin.

Hasiera batean amak hiperaktibitatea zuela pentsatu zuen, atentzio falta handia zuelako baina ez zen horrela. Askotan eskolara jo zuen laguntza bila eta tutoreak hainbat estrategia erakutsi zizkion haurra motibatzeko. Laguntza profesionala ere izan zuten eta haiek haurraren jarrera hori aita falta zuelako zela esan zioten.

Hiru hilabete pasa ondoren tutoreak berriz ere deitu dio amari bilera batera gonbidatuz eta bere semea ere berarekin eramateko esanez.




Bideoan garbi ikusten da mutikoaren jarrera aldatu egin dela. Tutoretza honetan tutoreak Patxi zoriontzen du azken hilabeteetan jarrera eta emaitzen hobekuntza nabaria izan delako. Gainera, ama aurrean egotea nahi izan du honek ere hobekuntza horien berri izateko.




Bikain 10
Nahiko  5
Gutxi  0
Orijinaltasuna
Berria den zerbait egitea inorrek egin ez duena
Norbaitek egin duena baina desberdin
Norbaiten berdina egitea
Erakargarritasuna
Ikusten duten guztiek irakurri nahi izatea
Ikusten duten batzuek irakurri nahi izatea
Ikusten dutenek irakurtzeko gogorik ez izatea
Sakonera
Gaiari buruz asko ikertzea
Gaiari buruz nahikoa ikertzea
Gaiari buruz ez ikertzea
Gaiarekiko lotura
Egin dena gaiarekin zeharo loturik egotea
Egin dena gaiarekin zerbait loturik egotea
Egin dena gaiaekin inolako loturarik ez edukitzea
Ortografia
Ortografia akatsik ez egotea eta ondo ulertzea
Ortografia akats batzuk edukitzea eta ulertzea
Ortografia akats asko edukitzea eta ezer ez ulertzea


Orijinaltasuna: 10
Erakargarritasuna: 10
Sakonera: 5
Gaiarekiko lotura: 10
Ortografia: 10

GUZTIRA: 9