2010/11/25

1.go Galdera: Zeintzuk dira gaur egun hezkidetzarekin dauden arazoak?

Neska eta mutilen arteko heziketa nahasia, Espainian, beste herrialde batzuetan bezala, pertsonen arteko berdintasuna lortzeko eman zen. Neskek mutilen heziketa maila berdina lortu zuten. Arazo larriak ordea, orain ari dira agertzen eta guztia gure sozietatean eman den aldaketa handiari zor diogu. 


Duela hamarkada batzuk, heziketa nahasia Espainian ezarri zenean, orokorrean gure sozietatean baloreak era naturalean errespetatzen ziren. Gaur egun aldiz, sozietatea balore hauek eza egoteagatik karakterizatzen da, esfortzu pertsonalaren ospe-galtzea, familiaren krisia (desestrukturazioa, etxean gurason falta, familia monoparentalak, bikote homosexualak…) eskola sozializazio eta dibertsio eremua dela pentsatzea, guraso eta irakasleen autoritate falta… erabatean, “denak balio duela”-ren araua dagoela ezarrita.

Pedadogogo, psikologo, psikiatra eta profesional gehiagok egindako ikerketa anitzek, erakusten dute, eskola porrota gutxinaka areagotzen joan dela, bereziki mutilena; genero indarkeria ere larri areagotu dela; eta bi sexuen arteko erlazioak konplikatzen joan direla.    

Kontuan artu beharrreko beste gauza bat, klase sozial baxuagoa dagoen lekuetan edo beste arraza edo kultura gutxiengotarrak daudenetan, arazo hauek normalean intentsitate handiagoan gertatzen direla.     

Hiru arazo nagusi agertzen dira:

1.       NESKA ETA MUTILEN IKASTEKO ERA EZBERDINEI BIZKARRA EMATEA. IRAKASLEENTZAT EZDERDINTASUN HANDIEGIAK.

Neska eta mutilen arteko ezberdintasuna maila natural eta biologikoetan dago banatuta, baina beraien garapenen pertsonalean, emozionalean eta adimenenan eragina izaten dute. Esan beharrik ez dago, neska eta mutilen heltze mailak desberdinak direla normalean. Desberdinatasun hauek, amaren sabelean gaudela,  sexu ezberdinek, burmuinean jasaten ditugun ezberdintasunei dagokio. 

Desberdintasun hauek aldi berean, errendimendu akademikoan ere eragina dute. Frogatuta dago, mutilen garapen kognitiboa adin tarte batzuetan neskena baino geldoagoa dela. 7 urtetatik 16 urterarte, neskek gehiago uztartzen dute intelektualki (nagusiki 12 urtetaik 14 urterarte, hau da nerabezaroan). Neskak hobeak dira hizkuntza moldeetan, hitz egoten hasten direnean, hitzak hobe ahoskatzen dituzte eta esandiak egiterako garaian, luzeagoak eta zailagoak egiten dituzte. Ondorioz, mutil asko atzeratuta daudela sentitzen dira, frustrazioa izaten dute, gogo gutxi, motibazio gutxi… eta maila errepikatzera jotzen dute. Banaketazko hezkuntzarekin, adin heldutasun desberdintasun honi erantzuna eman nahi zaio, nerabezaroan nagusiki, programagintza profesional, pertsonal eta sexualari bidea eginez.

Neska eta mutilak ez dira heldutasun mailan bakarrik ezberdintzen, baita jakinminetan ere: jokuak, afizioak, jakinnahiak, sozializatzeko eran, sentimentuak kanporatzeko erak, estimulu berei erantzuna emateko erak… Guzti honek, ikasteko eran ezberdinak izatera bultzatzen ditu.







Mutilek klasean lehia bat egotea behar dute. Irabazle eta galtzaile bat egotea. Baina metodo honek ez du neskentzat balio, guztiz kontrakoa da beraientzat, hauek, elkar laguntzen hobe lan egiten dute. Batak besteari laguntzea gustatzen zaie, besteen lekuan errezago jartzen dira eta laguntza ematea etzaie batere kostatzen.

Mutilek adi egoteko irakaslean tentsio puntu bat ikusi behar dute, neskak aldiz, maitatuak sentitu behar dira. Ipar Ameriketako irakasleek klaseko denboreren %80-a neska eta mutilen arteko dentsaera era desberdinak baretzen pasatzen dutela esaten dute.

2.       ROL MATXISTEN HASERREA. GENERO BIOLENTZIAREN HAZKUNTZA.

Mutilek era traumatikoan ikusten dute neskak nola beraiek haurrak izaten jarraitzen duten einean, neskak heltzen ari diren bai fisikoki eta baita psikikoki ere. Ez da arraroa izaten neskek irain sexistak jasatea, gutxiagotan, baina ala ere ematen direnak, aho irainak eta bortsaketa sexualak dira.

Horrexegatik esaten da, estereotipo hauek eskola nahasietan edo mistoetan gogortu egiten direla. Edo bestela zergatik jartzen dira beti neska eta mutilak aldenduta? Edozer gauza egin behar den momentuan bakoitza bere sexukoekin jartzen da.

3.       PORROT ESKOLARRA MUTILEN ARAZOA. MUTILAK KRISIAN.

 Gauza jakina da mutilek neskek baino gutxiago errenditzen dutela edin berdina dutenean, askotan mutilek jeisten dutelako beraien esfortzu eta helburu maila beraien gelakidekin (neskekin) lehiatzeko gai ikusten ez direlako. Egia da bihurriagoak direla (mugituagoak baitira, biziagoak eta ipurterreak) eta honek beraien heziketa askoz ere zailagoa bihurtzen duela eta gela mixtoetan neskekiko hobespen handiagoa eragiten du honek (men handiagoa dute, geldi egoten dira eta gehiago ikasten dute). Irakasleen %90-ra ez da desberdintasun hauen kontziente edo ez ditu neurri egokiak hartzen konpontzeko, haurrei berdina exigitzen die, bai neska bai mutilei, denbora berdinean eta erantzun berdina espero dute.






No hay comentarios:

Publicar un comentario