2010/11/25

2. Galdera: sexu bananduko eskolak publikoak izan daitezte?



Esan beharra dago, hezkidetzak arrakasta handia izan zuela hezkuntza mailan Espainiako  momentu historiko zehatz batean non emakumezkoen hezkuntzari ez zitzaion garrantziarik ematen.

Espainian, hezkuntza mixtoa XIX.mende bukaeran ezarri zen, garai hartan emakumeek gizartean ez bait zuten gizonezkoek zuten indarra eta hauen arteko berdintasuna lortzea beharrezkoa zela  nabaritu zen.

Bigarren errepublikan, hezkuntzan hezkidetza ezarri eta beharrezkoa zela onartu zenean,  eskola gutxiengoak izan ziren hezkuntza mistoa eskaini zutenak. Guerra zibilaren bukaeran, hezkuntza mistoaren heziketa desagertzen eta franquistek sexuak banatzen zituen hezkuntza inposatu zuten.

60.hamarkadan, Hezkuntza Orokorraren legeak, gizarte eta ekonomia eraldatzea ekarri zuenak, hezkuntza mistoa bultzatu zuen Derrigorrezko hezkuntzan. Honen helburua, heziketa berdintsua eskeintzea zen bai mutil bai neskei hamairu urterarte.

Azkenean, 1984an hezkuntza mistoa jarri zen eskola publiko guztietan gobernuaren esanetara inongo eztabaidarik gabe eta gaur egun ere horrela jarraitzen du, nahiz eta 1995ko Partizipazio, ebaluazio eta zentru gobernuko legeak, gurasoei autonomia handiagoa eskeintzen zitzaien hezkuntza zehatz bat aukeratzeko aukera eman zitzaien.

Gaur egun, sexus bereizitako eskola oso gutxi aurki ditzazkegu Espainian, %1 ain zuzen ere eta   denak pribatuak dira, beraz, eskola publiko mistoak dira eredu bakar eta derrigorrezkoak. Gure inguruko herrialde garatuenek generoetan banandutako eskolak beharrezkoak eta probetxuzkoak direla neska-mutilentzat pentsatzen duten bitartean, Espainiaren kasuan, proposatu ezin den gai bezala ikusten da.

Frantzian, Kanadan, Suezian, Ingalaterran eta  Alemanian sexus bereizitako eskola publikoak ezartzea, moderno eta aurrerakoi bezala ikusten da eskola mistoen alternatiba bezala. Espainiar estatuaren kasuan, aurrerakoia dena zaharkitua da. Guraso batek bere haurra eskola ez misto batera bialtzea gaizki ikusita dago eta ez da ahastu behar eskubide bat dela. Autonomia Erkidego bakoitzak hezkuntzaren inguruan drekretu edo lege batzuk ditu eta leku askotan ikasleek, eskola mistoak diren zentruetan ikastea debekatuta daukate banandutako hezkuntza baztertzaile bezala ikusten dutelako.

Beste alde batetik, María Jesús Sansegundo Hezkuntzako Ministrak, 2005.urtean Hezkuntzako Lege Organiko bat ezarri zuen, non sexu bereizketa dagoen eskolei ez zaien emango laguntza publikorik, hauek ez bait dute berdintasuna bermatzen. Dirudienez Ministrak ez du ondo ezagutzen 2000ko Europar Batasuneko funtsesko eskubideen eskutitza. 14.artikuluan, hezkuntzarako eskubidea, irakaskuntza dohain eta derrigorrezkoa izateaz gain, gurasoek haurrei beraien  filosofia, pedagogia eta erlijioei loturiko hezkuntza bermatzeko eskubidea dutela dio. Baita ere UNESCO-ren batzarrean, sexu bereko haurren eskolak ez zirela baztertuak izango, beti ere, hauek eskola mistoen irakaskuntza egitarau berdina eta irakasle kualifikatuak erabiliko zituztela adostu zen.

Baina ala ere, sexu bakarreko  hezkuntza ez dela egokia eta matxista dela jarraitzen dugu pentsatzen. Hauek sexistak, baztertzaileak eta  gizartearen aurkakoak direla uste da. Estatu demokratiko batean aginte publikoen eginbeharra derrigorrezko hezkuntza ezartzea da, gurasoek nahi duten hezkuntza eredua autatuz haurrentzat. Mistoak ez diren eskolei, Estatuko laguntzak ez zaizkie ematen. 1985 an Tribunal Konstituzionalak esan zuen, gurasoek eskubidea dutela nahi duten irakaskuntza zentrua aukeratzeko eta hau hezkuntzako eskubideen barruan sartzen dela. Baina Espainiako kasuan aukera bakarra dago eskola publiko denak mistoak direlako. Beraz, sexu bakarreko hezkuntza nahi duten gurasoek, haurra eskola pribatuetara bialtzeko aukera besterik ez dute izango. Gainera errenta baxua duten familiek  ezin dituzte umeak eskola pribatuetara bialdu eta hezkidetza inposatzen zaie, eredu posible eta demokratiko bakarra bezala ikusten delako eta benetan demokratikoa, libreki aukeratzeko eskubidea izatea izango zen. EEUU ko Asoziazio Nazionaleko Hezkuntza publiko ez mistoko presidenteak, Leonard Sax-ek, sexus banandutako irakaskuntzak abantailak erakusten dituenez, zeba ez den gizarteko pertsona guztien esku usten esaten du, hau da, eskola pribatuak edozeinek ezin dituelako ordaindu.

Errealitateak erakusten digu Frankoren garaian bezala gaudela, hezkuntza eredu bakar bat dugulako, agintean dauedenek hobeago dena pentsatzen dutena. Frankismoaren garaian sexu bananduko hezkuntza bultzatu zen eta orain berriz hezkidetza. Argi dago XXI.mendean ere,  berdintasuna eta berdinzaletasuna nahasten direla.





No hay comentarios:

Publicar un comentario