2010/10/15

1. Zer egin behar du irakasleak hiperaktibitate kasu baten aurrean?



Hiperaktibitatea haurrek jokabidean duten nahastea da.  Ume hauek aktibitate motorea oso garatua dute, ez dira geldirik egoten. Sintoma nagusiak, egonezina, bere eserlekuan mugitzen egotea, bere eserlekutik altsatzea, korrika eta saltoka ibiltzea, jende gehiagorekin jolasteko zailtasuna, gehiegi hitzegitea, erantzunak arinegi  edo oihuka ematea, arreta mantentzeko zailtasuna… dira.  Eginkizun bat badute, bukatu baino lehen aspertu eta beste bat egitera jotzen dute, hau ere bukatu gabe utziz. Hiperaktibitatea, handitu egiten da jende aurrean daudenean eta batez ere, erlazio esturik ez duten pertsoen aurrean.  Gaixotasun hau, haurren %3ak sufritzen dute. Mutiletan, nesketan baino maizago ematen da eta gehienetan zazpi urtetik beheragokoetan.

Eta irakasleak zer egin kasu honen aurrean?

Haur hauek hezitzeko oso zailak izan ohi dira, hauen arretak ez baitu denbora luzean irauten, beraz, arazoak izaten dituzte ikasteko garaian, nahiz eta adimen-koziente normala  izan. Gehienetan irakasleari ez diote jaramonik egiten eta askotan, esandakoaren alderantzizkoa egiten dute. Ikaskideak molestatzen dituzte eta klasea askotan mozten dute. Hitz gutxitan esanda, talde harremanetan arazoak sortzen dituzte.

Esan beharra dago, irakasle batek, ezin duela haur batek gaixotasun hau duela diagnostikatu, psikologo hezitzailearen lana da hau. Hau da, haur oso mugitua izan daiteke eta ez hiperaktiboa izan. Gainera, Ikasketa zentrua, haur honekin lan egingo duen irakaslea hezitzera behartuta dago, honek egoera guztietan zen egin behar duen jakiteko.

Egoera hauetako batzuei aurre egiteko badira hainbat estrategia:

-          Ingurune fisikoa, ume hauen oso gainean egon behar denez, denbora gehiago eskeini behar zaie, horregatik, talde txikiago bat osatzea da egokiena.
-          Ikasgela, ordenatua egon behar da. Adibidez, distrakziorik ez izateko, lehiotik urrun eta ahal dela kartelik gabeko lekuan eser dadila.
-          Bere ondoan esertzen diren gelakideak lasaiak izatea komeni da. Bestela, distraitu egingo da eta beste guztiak mugiaraziko ditu.
-          Ordena eguneroko eginkizun bezela hartzeko, haurrari egunero bere mahaia garbitzera eta txukuntzera behartu behar zaio.

Haurrarekin egin beharreko adostasunak:

Gaztetxoa bakarka hartuta, bere jarrera zein izatea espero den eta zergatik, esango diogu argi eta garbi.  Adibidez aguza hauek egin ditzazkegu bere gaixotasunaren bulkadak arintzeko:

-          Klasea erlaxazio eta arnasketa ariketak eginez hasiko dugu, umea baretzeko.
-          Eska iezaiozu, zerbait nahi duenean  edozein momentutan oihuka eskatu beharrean eskua altsa dezala.
-          Elkarrekintza soziala hobetzea, adibidez, gogora iezaiozu, aldamenekoari zerbait kendu beharrean, hari ezkatzea daukala.
-          Haurrari azaldu zer gerta daitekeen behar den bezela ez bada portatzen, horrek ez du esan nahi, mehatsu egin behar zaiola, baizik eta, bien arteko kode bat ezarri behar dela. Horrela, oihuka hitzegiten hasten bada, berekin haurrez hitz egin ondoren, modu honetan jartzen denean sorbaldan eskua jarriko zaiola ulertaraziko diogu isil dadin, edo baxuago hitz egin dezan. 

Klasearen prestaketa:

Kontuan izan behar dugu, hiperaktiboa den haurra lehenago edo errazago nekatzen dela azalpenez, bere atentzio falta dela eta. Honen aurrean, klasean egingo diren ariketak motzagoak izatea komeni da. Haurraren ulemena  lantzeko, ukimenezko materiala erabiliko dugu. 

Egunero aztertu behar dira egindako aurrerapen edo hobetu beharrekoak, eta gauzak ongi egin ezkero, haurra zoriondu egingo dugu.

Egunez egun:

Eman beharreko aginduak, motzak eta ulerterrezak izan behar dira beti eta begietara begiratu behar zaio. Agindua eman ondoren, berak berriz errepikatzeko agindu ahal zaio. Horrek ez du esan nahi, denbora guztian zuk esandakoa errepikatu behar duenik. Beste haurren aurrean, atentzioa ez deitzen saiatu behar gara. Egin beharreko bat bukatzean, ez diogu gehiegi exijituko, hau da, lana bukatzea beretzat lorpen garrantzitsua da, ez diogu gramatika eta presentazioa kontuan hartuko hasieran. 

Bere gelakideek haurraren arazoaren berri  izan behar dute, hauek ere lagun dezaketelako, bera klasean gustura egoten eta integratzen.

Bibliografia:




-          www.guiainfantil.com
-          www.hiperactividadinfantil.com
-          www.guiadepsicologia.com
-          www.eliceo.com
-          www.psicologoescolar.com
-          www.cuidadoinfantil.net

1 comentario:

  1. Hurrengo batean etiketak jarri mesedez
    Zorionak egindako ekarpenagatik !!!

    ResponderEliminar