2010/10/15

4. Ekarpena: "Desorden en las aulas"

Bideo honetan, gela batean gertatzen den kaosa isladatzen da:




Bertan, ikastetxe bateko gela bat ikusten da, non, bertako ikasleak beraien artean gauzak botatzen, zarata egiten, batzuk besteenganako errespetua faltatzen… ikusten den. Bideoan zehar, irakaslearen ahotsa garbi entzuten da gazteei klasetik kanpora joateko esanez, baina hauek ez diote kasurik egiten, eta momenturainoko jarrera desegokiarekin jarraitzen dute. Irakasleak, klasea kontrolpean edukitzeko gaitasuna eduki behar du eta ez luke inoiz utzi behar bideo honetan gertatzen ari den situazioa gertatzen. Horretarako, irakasleak, gazteei portaera printzipio batzuk ezarri behar dizkie, beraien portaera ez delako egokia. Irakasleek, beraiek dituzten eskubideak erabili beharko lituzkete, honelako egoerak ez emateko. Adibidez, ikaslea edo ikasleak kanporatu, zigorrak ezarri, gurasoak jakinarazi... Horrela, gainontzeko ikasleak lasaitu egingo liratekete.

Kontuan izan beharreko beste puntu bat, ikasleak irakasleekiko errespetua galtzen ari direla da. Ez da irakaslearengatik gertatzen. Irakasteko metodologiak aldatu egin dira eta lehen zeuden metodologiarekin alderatuz, oso ezberdinak dira. Askotan, ikasleek gaur egungo metodologia hain gogorrak eta kontrolatuak ez direla aprobetsatuz, irakaslearen autoritatea eskuratzen dute. Horregatik hain modan dauden gaixotasunak gero eta nabariagoak dira irakasleen artean, depresioa eta estres kasuak adibidez.

Orduan, ez dira egokiak, ez lehen gertatzen ziren gertakariak ( irakasleek ikasleei jotzea) baina ezta ere gaur egun ematen diren beste hainbat ( ikasleen errespetu faltak, ikasleak irakaslea jotzea…). Azken urte hauetan ematen diren metodologiekin ados gaude, baina zenbait adinetan gogorragoak izan beharko ziren bestela lehen aipatutako arazoak, ez dira sekula amaituko.

1 comentario:

  1. Hobeto dago... justifikaziorik egin gabe... baina gairi lotura argia ikusten zaio.

    ResponderEliminar