2010/10/15

3. Ekarpena: "Voces en mi interior"




Abesti honek, buling-ari buruzko kasu garbi bat isladatzen digu. Hau da, gaur egungo sozietatean ematen ari den fenomenoari buruz.

Buling-a, normalean ( 11-17 urte) dituzten haur eta gazteen artean ematen da. Arazo hau ez da unibertsitatean ematen, bertako ikasleak ez direlako horrelako “umekerietan” ibiltzen. “Umekeria” diogu, hasiera batean umekeria bat bezela hasten delako, baina denbora pasa ahala, arazo larri bihurtzen da eta buling-a jasaten duten pertsonek eta beraien ingurukoak (gurasoak, anai-arrebak…) ez dute batere ongi pasatzen. Normalean bulina ematen denean, gazte batek bestea baino gehiago dela pentsatzen duelako da, eta hau, beste guztien aurrean  erakutsi nahi du. Abestian, buling-a jasaten duen gaztearen deskribapena egiten da: futbola ez zaio gustatzen, musika gogoko du, ordenagailuak eta manga marrazkiak. Sozietateak, bokazio hauek izatearekin lotzen ditu arazo hau sufritzen duten haurrak (lotsatiak, arazo fisikoren bat dutenak, gertaera deseroso bat gertatu zaienak…) eta honen aurrean gazteek lagundu beharrean beraiekin sartzen dira. Honek ez du esan nahi, gazte hauek bereziak direnik. 

XXI.mendean oraindik ere, pentsakera hau oso zabaldua dago. Beraz gazteak eta bereziki , klaseko “matoiak” (honi jarraitzen bait diote denek), pentsakera aldatzea izango da irakasle, espezialista eta gobernuaren lana bullingnaren kontrako kanpainak, programak...bultzatuz. Argi dago, bulina ez dela tontakeria, askotan haurra heriotzera daramalako eta piskologikoki arazo larriak jasan ditzakeelako ekintza larriak eginez. 

Beraz, arazo hauek azkar identifikatu behar dira, implikatuta dauden pertsonak ez sufritzeko eta arazoa aurrera joan ez dadin. Bulina jasaten duten pertsonen ingurukoak (gurasoak, senideak…), oso garrantzitsuak dira haurrarentzat, kasu hauek salatu behar dituztelako eta ume hauek eskola edo egiten dituzten ekintzak ez uzten lagunduko diotelako. Haurrak, azken finean,ez direlako inor salatzen ausartzen.

Bulina ez da bakarrik bi umeren arteko arazoa, inguruko pertsonek ere zerikusia dute eta fenomeno hauek ez emateko paper oso garrantzitsua betetzen dute irakasleek.    

1 comentario: