2010/10/29

4. Ekarpena: "Coraje para aprender, Coraje para enseñar"

Behean dugun bideo honetan, Helen Keller eta Anne Sullivan-ek elkarrrekin izandako elkarbizitza gogorraren zati txiki bat ageri da. Bi emakume hauek edozeinentzat eredugarriak izan daitezke, ikasteko eta irakasteko egin dituzten esfortzuengatik. Beraien bizitza hunkigarria izan da, ekarpen hau egitera bultzatu gaituena, bi emakume hauek aurrerapen haundiak egin baitzituzten gor, mutu eta itsuen hezkuntzan.


Helen, itsu, gor, eta mutu gelditu zen urte pasatxo zituela. Momentu horretatik aurrera, bere bizitza eta ingurukoena ez zen berdina izan, neskatoarekin komunikatzea ezinezkoa bai zen. Urteak aurrera joan hala, guraso eta inguruko jendearekin komuikatzeko nolabaiteko gaitasuna eskuratu zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan neskatoak ez baitzuen nahi zuen guztia espresatzea lortzen. Ondorioz, estutasuna eta egonezina zituen barnean eta ansietate krisiak ematen zizkion.

Orduan agertu zen Anne Sullivan maistra neskatoaren bizitzan. Emakume honek, trakoma izaneko gaixotasuna pasatu zuen lehenagotik eta honek ikusmena murrriztu zion. Hau izan zen haur itsuei klaseak ematen hasteko arrazoia. Heleni klaseak eman baino lehen, beste neskato itsu eta gor bati eman zizkion klaseak, gero luzera horrek asko lagunduko ziola jakin gabe.

Proba asko egin eta gero, neskak aurrera pausorik ematen ez zuela ikustean, bera eta neskatoa beste etxe aldendu batetara joatea proposatu zien gurasoei. Hauei ez zitzaien ideia ona iruditu hasieran, gogorregia izango zelakoan, baina ondo atera zen eta Helen-ek hizketan ikasi zuen eta gai izan zen gauzak ondo espresatzeko. Ikastolan hasi zen eta unibertsitateraino iritsi ere bai. Bera izan zen maila honetako ikasketak burutu zituen lehen gor-itsua.

Bi emakumeak irakaskuntza munduan murgildu ziren, Helen bezelako haurrei laguntzeko. Hauek, munduari erakutsi zioten, ezintasun bat edo gehiago izateak, ez dizula nahi duzuna egiteko aukera mugatzen. Hau da, fedea eta gogoa izanda edozer lortzeko gai garela.

Arthur penn-ek pelikula bat egin zuen emakume hauen bizitzarekin, "EL MILAGRO DE ANA SULIVAN" baina hau interneten ikusteko aukitu ez dugunez, bere bizitzari buruzko marrazki bizidunak ikus ditzazkezue hemen:

http://www.youtube.com/watch?v=Gai-hnIc2xM

Hau lehenengoa besterik ez da,  barruan sartzen bazarete ondoan beste zati guztiak aurkituko dituzue, lehenengotik zazpigarrenerarte.

Bibliografia:

http://www.elkiosco.com/
http://www.apocatastasis.com/

1 comentario:

  1. Ekarpena oso interesgarria da baina zuen iritsia falta da. Etiketak ere falta dira

    ResponderEliminar