2010/10/15

3. Zer egin antsietate kasu baten aurrean? Nola jokatu behar du irakasleak?

Auntsietatea jasaten duten haurrek, ardura, kezka eta egonezina islatzen dute. Hauen  %13ak sufritzen du gaixotasun hau, gehienbat 9 eta 17 urteko haur eta gazteen artean, nesketan maizago emanez. Honek, denbora tarte luzea iraun dezake, eta luzera, eragina izan dezake beraien bizitzan. Arazo hau ez bada goiz konpontzen edo lantzen, antsietatearen  trastornuak gertatzen dira, hauek adibidez:

-          Hezkuntza porrota.
-          Beste ikasleekiko erlazioan narriadurak gertatzen dira.
-          Autoestimu baxua.
-          Luzera, alkohola edo droga desberdinen kontsumoa.
-          Helduaroan ansietate trastornoak.
-          Lan egoeretan egokitze arazoak.

Ansietate kasu ezdebdinak ezagutzen dira eta horietako ezagunenak hauek dira:

-          Nahaste trastornu orokorra: arazo hau duten haur eta gazteek heuren ekintzez gehiegi arduratzen dira, bai klaseko emaitzen inguruan, kirol ekintzetan, baita puntualak izatean ere. Era hontako pertsonak oso arduratsuak izan oi dira. Larritasuna erakusten dute egoera askotan  eta segurtasuna behar dute lasai sentitzeko. Sabeleko min eta beste afektu batzuk izan ditzakete emaitza fisikorik gabekoak.

-          Antsietate trastornua banaketagatik: haur hauek, gurasoekin egon nahi dute ahalik eta denbora gehien. Horregatik, eskolara joateko, udalekuetara joateko, lagun baten etxean lo egiteko eta bakarrik egoteko arazoak dituzte. Lo egiteko arazoak ere badituzte. Bestalde,  ikara diote, familiako kideren bat hiltzeari, ondorioz, depresioak, tristurak eta beldurrak sortzen dira.

-          Fobiak: errealak ez diren gauzen eta egoeren aurrean beldurra erakusten dute. Animaliei, ekaitzei, urei, leku itxiei eta garaiei… beldurra diote beste haurrek berari buruz pentsa edo esan dezaketenari.

-          Nahasketa obsesibo konpulsiboa: denbora guztian zerbait behin eta beriz egiteko bearra dute. Eskuak garbitzea adibidez, edota, objetuak behin eta berriz zenbatzea eta ordenatzea…

-          Traumaren ondorengo estres nahastea: estres egoera bat bizi ondorengo egoera da. Bapatean aurretik bizitako egoera hauek etortzen zaizkie burura eta ondorioz, egoera horrekin zerikusia duen edozer gauza ekiditen saiatzen dira.

Zer egin behar du irakasleak kasu hauetan?

Irakasle batek bere klasean goian aipaturiko sintomak sumatzen baditu, haurraren gurasoekin jarri beharko da arremanetan lehendabizi. Gero, denen artean, mediku  edo osasun mentaleko profesional batekin jarri beharko dira harremanetan. Gaiari buruz infomazioa bilatzea eta horrelako haurrak dituzten beste familia batzukien arremanetan jartzea egokia izango litzakete. Horretako era bada, “Gente contra la ansiedad” laguntza kanpaina, non, laguntza eskeinuko diguten.

klase garaian berriz honako gauza hauek egitea komeni da haurrarekin:

-          Entzule ona izatea, hau da, zerbait esaten hari denean begietara begiratu, isladatzen dituen emozio eta jokabide ez-berbala aztertu, esan nahi dueña ondo ulertzeko.
-          Garrantzitsua da haurraren argumentuei  ez garrantzia kentzea eta positiboki erantzutea.
-          Ulerkorra izan behar da, baita pazientea ere.
-           Oso ona da haurrarekin erlajazioa lantzea, antsietatea arintzen laguntzen du. Horretarako, jolasak erabiliko ditugu.

Bibliografia:

-          www.familymanagement.com
-          www.portalcantabria.es
-          www.psicologoinfantil.com
-          www.esmas.com
-           www.actad.org

1 comentario: