2010/10/29

3. Ekarpena: "Entrevista con Laura Blanco"

Bideo hau aukeratzearen arrazoia, irakasleon bizitza profesionalean garrantzi handiko unea, oposaketak ateratzerako garaia dela uste dugulako da. Irakasle guztiak edo ia guztiak pasatzen dira bizitza profesionalean momentu honetatik:




Goian ikusten dugun bideoan, gai honi buruzko zenbait galderei erantzuten die. Oposizioak garrantzi haundia dute irakaslearen ibilbide profesionalean eta gai honi buruz ikuspuntu ezberdin asko daude. Bideoan ikusten den emakumea, Laura Blanco da, oposizioen alde agertzen da, gainerako irakasleei froga hau ondo prestatzeko  aholkatuz.

Zer dira oposizioak? Oposizioetan irakasleek froga ezberdin batzuk pasatzen dituzte, teoriko eta praktikoak. Hauek pasa ondoren, kalifikazio bat jartzen zaio bakoitzari. Gainditu ondoren, puntuazio altuena duten pertsonek lortuko dute lanpostua, hau da, kalifikazioa bakarrik begiratuko da oposizioak egindako persona guztiak irizpide berdinekin epaituz. Normalean, kargu publikoak nahi dituzten pertsonek egiten dituzte. Irakaskuntzan oso ohikoak dira froga hauek, esfortzu haundia eskatuz prestatzerako orduan, baino gero egindako lan guztiak ondorio onuragarriak ditu epe motz eta luzean.

Bideoan, Laura Blanco-k gai honi  lotutako kontu ezberdinei burua aritzen da. Berak, azterketa honetareko egunero ikasi behar dela dio, sartutako ordu guztiak probetsuzkoak izanik. Sakrifizioa, kostantzia eta esfortzua oso garrantzitsuak dira, askotan froga hauek gure helburu pertsonalak betetzeko balio izaten dutelako, helburu profesionalez aparte.

Gure iritzia oposizioei buruz honako hau da: oposizioak gogorrak dira prestatzeko eta azterketa mota hauen aurrean estres asko, urduritasun haundia… pasa behar izaten dira. Egia da denbora asko behar dela prestatzeko eta asko ikasi arren gaizki atera daitezkeela, baino opositore batek ikasi duena azaltzeko eta frogatzeko ahalmena izan behar du. Azterketa hauetara presentatzen diren persona guztiak kondizio berdinetan daude, bertan aterako duten kalifikazioak bakarrik kokatuko ditu batzuk besteen gainetik. Gainera, oposizioak gaur egun ikasketetan bezela, beste hainbat lanbidetarako ere beharrezkoak dira.  Errealitate honen aurrean egin daitekeen gauza bakarra ikastea eta froga hauek gainditzea da, bakoitzak bere gaitasunak erakutsiz.

Bibliografia:

http://www.emagister.com/
http://www.educaweb.com/

1 comentario:

  1. Zuen iritsia... laburtxo geratu zaizue !!!!
    Hobeto egiteko gai zarete !!!

    Aurrera

    Etiketak zaindu mesedez

    ResponderEliminar