2010/10/15

2. Zer egin behar du irakasleak haur batek etxean tratu txarrak jasaten dituela sumatzen badu?

Tratu txarrak, urte asko atzera hasita, gure gizartean eragina duen arazo larria da. Nahiz eta esfortzu handia egin, oraindik ez diogu arazoari aurre egin. Tratu txarrak jasotzen dituzten haurrek, beraien guraso edo jagoleareengandik jipoi fisiko edo psikologikoak jasotzen dituzte.

Lau tratu txar mota ezagutzen dira:

-          Tratu txar fisikoa: umeak jasaten dituen lesio fisikoei deritzo, kolpeak, ile tirakadak, ostikadak, puntzadak…

-          Arduragabekeria eta abandonua: haurrak behar dituen behar basikoak asetzen ez direnean, bai hezkuntzan, osasunean, babesterakoan baita ongizatean ere.

-          Tratu txar emozionalak: tratu txarren munduan zabalduen dagoena da, sozialki onartuena.  Haur hauek, publikoki mespretxatuak eta lotsaraziak izaten dira, beraien autoestimua igo beharrean.

-          Sexu-abusua: Helduaren eta haurraren harteko kontaktuari deritzo. Helduarentzako sadisfakzio sexuala da, haurrak aldiz ezin izaten du  Konzsentimendu kontzientea eman.

Nola nabaritzen dira tratu txarrak ikasgelan?

Esperientzia duten irakasle gehienek, kontakturen bat izan dute goian aipaturiko kasuren batekin. Tratu txarrek eragiten dituzten kalteak ez dira beti berdinak izaten. Askotan haurren izakeran islaturik geratzen dira tratu txar hauek, bapateko izaera aldaketak izaten dituzte beraien eguneroko errendimenduan.  Ikasterako orduan ere zailtasunak erakusten dituzte, nahiz eta neurologikoki eta fisikoki ongi egon. Momentu oro, adi egoten dira txarra den zerbait gertatuko delakoan. Hiperaktibitatea erakus dezake, eta bestalde, oso ardutrasua izan daiteke. Askotan ez da eskolara joaten , baina joaten denean, garaiz iristen da, eta berandu joan edo han gelditu nahi izaten du, etxera joan gabe. Helduen edo gurasoen aldetik, ardura gutxi ikuten da. Hauek, ez dira gurasoen bileretara agertzen eta haurrak arazorik duela ezeztatzen dute. Haurraren adinerako, hezkuntza maila eta maila fisiko oso altuak eskatzen dituzte.

Zer egin kasu honetan?

Ezer egin baino lehen, haurren tratu trarrak antzemateko edo egia direla ziurtatzeko beste profesional batzuen laguntza beharrezkoa da. Egia dela ziurtatzen denean, osasun profesionalengana jo behar da, egoera hau baloratzeko eta ondoren zerbitzu solialei abixuaren gainean jartzeko.

Ondoren,  ariketa batzuk landu behar dira haurraren arazoak arintzeko. Sensibilizazio ariketak eta haurren behar ebolutiboei buruzkoak. Haurren autoestimua eta konfiantza landu behar da. Gurasoekin aldiz, elkarrizketak erreflexibioak egin behar dira, haurrekin dituzten arazoak ekiditeko.  
  
Hau dena ikusita, garrantzitsua da esatea, edozein eratako biolentziaren kontra lan egin behar dugula, gorputzeko ubeldurez gain, tratu txarrek haurrei  sentimendu tristeak, bakardadea, erresumina eta hiltzeko gogoa ematen baitie.

Bibliografia:
-  
-          www.pediatraldia.cl
-          www.csi-csif.es
-           www.psicologia-online.com
-          www.fisterra.com
-          www.fundacionamparo.org

1 comentario: