2010/10/15

2. Ekarpena: Documento TV: menores y guardianes

Ekarpen hau duela gutxi telebistan atera denez, ezin izan dugu blogg-era ekarri baina hemen sartuta ikus daiteke:





Documento TV: menores y guardianes

Adin txikikoentzako hainbat zentru daude espainia mailan, hauetako asko aipatzen dira erreportaian,  arazoak sortzen dituzten gazteak, hauetako batetik bestera ibiltzen dira etengabe.

Hasiera batean, familiarik gabe gelditutako haurrak, babesa behar zutenak, delituak egin eta gaizaki jokatzen zuten haur eta gazteak elkar bizi ziren horrelako lekuetan.  Baina ligikoa denez, ez zen ongi irten eta azken hauek askotan besteen kontra jartzen ziren.

Ondorioz, gaur egun, bi eratako penitentzia zentru daude, bata erreforma zentrua, delituak egin dituzten adin-txikikoentzat eta bestea, etxerik ez duten haurrentzat.

Erreportai honetan, lehenengo kasuari buruz hitz egiten da, kondena bat bete behar duten gazteei buruz. Era askotako kondenak betetzen dituzte, gurasoak jotzeagatik, lapurretak egiteagatik, kale borrokengatik, labankadak emateagatik, kotxeekin karrerak egiteagatik…

Baina aipatzekoa da, persona hauen gehiengoak hiperaktibitatea dutela edo atentzio defizita, mutil eta neska hauen gehiengoa, familia desestrukturatuetatik dator, gehienak mutilak dira, 16-17 urte bitartekoak. Ahala ere, badira maila ekonomiko eta sozial ona dutenak ere, baino gutxiengoa dira.




Beraiek diotenez, lehenengo aldiz hara eramaten zaituztenean, mundua bukatu zaiela iruditzen zaie, baina denbora pasa ahala, kanpokoan pentsatzen ez bada, barruan dagoena ez dela hain txarra iruditzen zaie, ekintza ugari baidituzte hango denbora geldoa asetzeko.

1 comentario:

  1. Artikulua oso interesgarria baina ikertu beharreko gaiarekin zerikusirik ez diot ikusten eta ezta justifikatzen ere. Ez galdu fokua mesedez !!!

    ResponderEliminar