2010/10/15

1.go Ekarpena: Vivir con epilepsia

Epilepsiari buruz, gezurra diren hainbat mito daude, eta jendeak ahoz aho erabiltzen ditu ahala direla jakin gabe.  Bideoan, mediku eta gaixoak biltzen dira epilepsiaren aldeko kanpaina batean, gaixotasun honek baztertze soziala sufritzen du, hau da, jendeak ez daki bere berri eta du jakin nahi ere. 



Epilepsia, gaixotasun ikusgarria da, bapatean gertatzen dena, gorputza astintzen da, masailezurra gogortu, lerdea isuri daiteke ahotik eta begirada galdu egiten da. Ondoren, pertsona esnatu egiten da eta inguruan duen guztia arrotza egiten zaio, hau da, ez du errealitatearen kontzientziarik. Garai batean, norbaiti tamainu honetako krisialdi batek ematen zionean, jainkoari edo deabruari egozten zioten. Burmuinari eragiten dion gaixotasun kronikoa da. Garuneko neuronek, gehiegizko deskarga ez ohikoa egiten dutenean gertatzen dira krisi epileptikoak.  Arazo hau gertatzen denean, kaltetutako pertsona ondo heldu behar da, kolperik har ez dezan. Ez dago mingaina irensteko harriskurik, beraz, ez da saiatu behar ahoa irekitzen.     
Diskoteketako argiek edo telebistako pantailak gaixotasun honen krisi bat eragin dezakete. Gaixotasun hau ekiditeko, botikak eta kirurgia erabil daiteke, bizi kalitatea hobetuz. Gehienetan, arazo hau gertatzen denean, nahi eta jendea asko larritu eta hil zorian dagoela pentsatu, denbora gutxian pasatzen denez, gaixo etxera bere kabuz buelta daiteke.
Lehen esandako mitoei jarraituz, jendeak, norbaiti horrelako krisi  batek jotzen dionean, mingainari hozka egingo diola pentsatzen du eta ahoan zerbait sartu behar zaiela. Baina, hau ez da hórrela, ahoan zerbait sartzeak kalteak sor ditzake, adibidez aginak apurtzea.  Beste mito bat, ahotik lerdea botatzearena da, denek ez dute botatzen. Azkenik, agresiboak jartzen direnean, ekintza bortitzak egin ditzaketela pentsatzen dute.
Beraz, argi eta garbi ikusten da, hasieran esan dugun bezela, sozietateak ez duela gaixotasun honen berri, horregatik egiten dira bideoan islatzen den bezelako kanpaina, jendea behingoz jakinaren gainean egon dadin.

1 comentario:

  1. Kasu honetan ez duzue justifikatu zein den gaiarekin dagoen lotura. Ez dut lotura zuzena ikusten irakasleen eginbeharrak eta artikulu honen artean.

    ResponderEliminar