2010/12/16

Tutoretza baten planteamendua

Tutoretza baten planteamendua egiteko garaian, hiru pertsonaia aukeratu ditugu:
  • Patxi: sarritan arazoak sortzen dituen ikaslea.
  • Tutorea: Patxiren tutorea eta ikasketetan bere egoeraren berri momentuoro dakiena.
  • Patxiren ama: Patxirekin arazoren bat sortzen denean eskolara joaten dena.

Gure tutoretza ulertzeko, Patxi nolakoa den jakin behar da lehengo. Patxi 9 urteko mutikoa da eta aurreko urtea errepikatu egin zuenez 3.mailan dago. Ama askotan egon da eskolan bere klaseko jarrera dela eta, gainera, etxean ezer egiten ez duela ikusten du eta ez daki zer egin.

Hasiera batean amak hiperaktibitatea zuela pentsatu zuen, atentzio falta handia zuelako baina ez zen horrela. Askotan eskolara jo zuen laguntza bila eta tutoreak hainbat estrategia erakutsi zizkion haurra motibatzeko. Laguntza profesionala ere izan zuten eta haiek haurraren jarrera hori aita falta zuelako zela esan zioten.

Hiru hilabete pasa ondoren tutoreak berriz ere deitu dio amari bilera batera gonbidatuz eta bere semea ere berarekin eramateko esanez.




Bideoan garbi ikusten da mutikoaren jarrera aldatu egin dela. Tutoretza honetan tutoreak Patxi zoriontzen du azken hilabeteetan jarrera eta emaitzen hobekuntza nabaria izan delako. Gainera, ama aurrean egotea nahi izan du honek ere hobekuntza horien berri izateko.




Bikain 10
Nahiko  5
Gutxi  0
Orijinaltasuna
Berria den zerbait egitea inorrek egin ez duena
Norbaitek egin duena baina desberdin
Norbaiten berdina egitea
Erakargarritasuna
Ikusten duten guztiek irakurri nahi izatea
Ikusten duten batzuek irakurri nahi izatea
Ikusten dutenek irakurtzeko gogorik ez izatea
Sakonera
Gaiari buruz asko ikertzea
Gaiari buruz nahikoa ikertzea
Gaiari buruz ez ikertzea
Gaiarekiko lotura
Egin dena gaiarekin zeharo loturik egotea
Egin dena gaiarekin zerbait loturik egotea
Egin dena gaiaekin inolako loturarik ez edukitzea
Ortografia
Ortografia akatsik ez egotea eta ondo ulertzea
Ortografia akats batzuk edukitzea eta ulertzea
Ortografia akats asko edukitzea eta ezer ez ulertzea


Orijinaltasuna: 10
Erakargarritasuna: 10
Sakonera: 5
Gaiarekiko lotura: 10
Ortografia: 10

GUZTIRA: 9



No hay comentarios:

Publicar un comentario